Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak


Justifikazioa

KimuDigitalak proposamena haur hezkuntzako azken zikloan eta lehen hezkuntzako lehen zikloan oinarritzen da hurrengo arrazoiengatik:

  • Une honetan ikasleen kontaktua hasten da komunikabide digitalekin , beraien etxean telefono mugikorrak eta/edo tabletak erabiltzen dituztelako bideoetan edo jokoetan ibiltzeko, eta kasu batzuetan ordenagailu eramangarriak ere erabiltzen (gure seme-alabek 3-4 urterekin Youtube bezalako aplikazioak eta abar erabiltzen dituzte)

  • Ikerketek, esate baterako, ISEI-IVEIk 2003-2004 urteetan zuzendutakoak1 (Hezkuntza Ikerketarako Euskal Institutua) DBH-ko zentroetan IKTen integrazioari buruz, Irakasleen % 61,9k adostu egiten du tresna horien ikaskuntza ikasleen eskolatze hasieratik bultzatu behar dela esaten dute (%38,1k ez du erantzuten)

    TPACK1

    1http://tpack.org/ integración eficaz de la tecnología en la enseñanza. Marco teórico de interacción del conocimiento disciplinar, tecnológico y pedagógico

    https://wikimemorys.wikispaces.com/Teor%C3%ADa+de+PCK+Shulman

     

    Ikastetxeen arabera ezberdintasun handiak daude, noiz hasi behar diren ikasleak komunikabide digitalak erabiltzen eta nola landu behar diren eskolako curriculumean komunikazio digitalerako konpetentzia eta teknologiarako konpetentzia. Kasu batzuetan baliabide materialak falta arrazoiengatik eta gehienetan informatika curriculumean nola sartu aholkularitza faltagatik. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila-ren Heziberri 2020 planak teknologiarako konpetentzia diziplina barruko zehar konpetentzia moduan hartzen du, baina ikerketa honen helburua honi buruz irakasleen iritzia jasotzea izango da, eta horrela, ea metodologia aproposa den jakitea, edo zeharkako konpetentzia bezala hartu beharko genuke ikasgelan erabiltzeko beste tresna moduan diziplina barruko zehar konpetentzia guztiak lantzeko.

1 ISEI-IVEI (Instituto Vasco de Investigación Educativa) integración de las TICs en centros de ESO

 
 
Scroll to Top