Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Eskolako ordenagailuak birgaitu

Aurten prestakuntza-programa “Eskolako ordenagailuak birgaitu” eskaini diegu Bilboko hainbat ikastetxeei, dituzten ekipo informatikoak berreskuratzeko zentroan bertan, software librean eta euskaraz oinarritutako sistema eragileak erabiliz (TxikiLinux / Luberri).
Doako tailer hau emateko, Bilboko Udaleko Ingurumen Sailaren laguntza eskatu dugu: Apirilean Cervantes eskolan egin genuen, pasaden astean Birjinetxe eskolan eta aste honetan Iruarteta eskolako irakasleentzat egin dugu.
Tailerraren helburuak:

  • Eskola2,0 minieramangarriak EZ ERAMAN GARBIGUNERA, berrezkuratu TxikiLinux sistema eragilearekin eta hezkuntzarako aplikazioekin. (“berrezkuratzen ditugun ordenagailuak ez dira zaharrak, jantziak bezalakoak, txikiak geratzen dira, eta anai-arrebei edo gurasoei txikiak geratu zaizkien jantziak bezala, guk ikasteko berrerabil ditzakegu”)

  • CPU zaharrak birgaitu LH6, LH5 eta LH4 ikasleentzat, Luberri sistema eragilearekin eta hezkuntzarako aplikazioekin.

Jarduerak:

  • Eskola2.0 minieramangarri beltzak birgaitu TxikiLinux sistema eragilearekin

  • Eskola2.0 minieramangarri berdeak (sugandilak) birgaitu, datorren ikasturterako 4.mailetako ikasleentzat

  • Eskola 2,0 gorriak (Toshiba Satellite l735): Hardware hobetu eta birgaitu. Ordenagailuaren abiadura eta prestazioak nola hobetzen diren ikusi dugu, disko gogorra aldatuz (SSD disko berria jarriz) eta RAM memoria gehituz. Luberri sistema eragilea (64 bits) instalatu dugu.

    Hasiera

    Amaiera

    2Gb RAM + HDD

    4Gb RAM + SSD

     

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top