Formakuntza
ZUREGANA GOAZ
Aurrez aurreko prestakuntza zure zentroan
2019az geroztik, hezkuntza irisgarriago eta jasangarriago baten alde lanean gabiltza.
+40
Hezkuntza zentro EHan
+1000
Ikasle sentzibilizatuta
+500
Formakuntza ordu
Zure eskolan nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan eta zure eskola-komunitatearen beharretara egokitutako prestakuntza-programa bat diseinatuko dugu Idatzi →
Irakasleentzako formakuntza
Ikasleei formazioa ematea ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa. Benetako eraldaketa lortzeko, irakasleak ere prestatu behar dira, irakasten duten arloa edozein dela ere, IKTak eta software libreko tresnak ikaskuntza-prozesuan txertatzeak eskaintzen dituen onurez baliatzeko.
Kide ditugun formakuntza zentroak
- Tolosa
- Iruarteta
- Miribilla
- Elgoibar
- Beste batzuk


Ikasleentzako formakuntza
Software librean oinarrituta, IKT kontzeptuak lantzeko tresna pedagogikoak erabiltzen dituzte ikasleek. 5 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta, TxikiLinux instalatuta duten ordenagailu berregokituak erabiltzen dira; horrela, sormen-gaitasuna eta ikaskuntza aktiboa sustatzen dira.
IKT formakuntzaz gain, ekonomia zirkularrari eta hardwareari buruzko tailerrak ere eskaintzen ditugu, adin guztietako ikasleei egokituta. Ikastaro hauetan, ekonomia zirkularraren eta software librearen alde egiteak dakartzan onurak modu praktiko, erraz eta atseginean transmititzen dira.
Zure ikastetxera etortzea nahi al duzu?
Deitu, idatzi edo bete formularioa. Euskal Herriko edozein ikastetxetara hurbiltzen gara ekonomia zirkularra, software librea eta gaitasun digitalak lantzeko tailerrak eskaintzera.