Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Eguneraketak 2021-22 ikasturteari begira

Ikasturtearen amaiera iritsitakoan, TxikiLinux edo Luberri sistema eragileak instalatuz Eskola 2,0 minieramangarriak eta beste ordenagailu batzuk birgaitu dituzten ikastetxe guztiak bisitatu ditugu ordenagailu guztiak eguneratzeko, ikuskatzeko eta horietako batzuek behar dituzten konponketak egiteko (agian, teklaren bat, abiatzen ez den baten bat,…). Horrela, 2021-22 ikasturterako prest utziko ditugu.
Ekainaren 21etik 30era bitartean, 630 eguneratze eta instalazio berri baino gehiago egingo ditugu 15 ikastetxetan. Hauen artean Bilboko Errekaldeko (Gabriel Aresti ) eta Peñascaleko (Orbegozo) eskoletan 70 Eskola 2,0 minieramangarri birgaitu ditugu, ordenagailu horiek ez botatzeko zakarrontzira (garbigune) eta berrerabiltzeko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleentzat deitu zigutelako.
Lana erraz eta azkar egiteko, bi zerbitzari portatilez egin dugu, TxikiLinux 2,0 bertsioa instalatzen (Tux Math euskaraz, Kgeography, Haur Hezkuntzarako 6 miniaplikazio berriak,..)

Mila esker ordenagailuak ez botatzeagatik eta beste zerbitzu baterako berrerabiltzeagatik!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top