Joan den astea bizia izan zen, 600 ordenagailu baino gehiago bildu genituen Leioako Askartza Claret ikastetxean eta Matiena eskolan, eta ostegunean bertan ordenagailu horietako batzuk lanean ari ziren berriro. Zehazki, Askartzan baja emandako 20 CPU Peñascal Kooperatiba-ra eraman genituen ikasleen praktiketarako, eta beste 6 CPU eta 10 Toshiba Satellite Donostiako Altza Institutuan erabili genituen ikasleentzako tailerra emateko.
Ostegunean, hilak 26, Altza institutuan “Ekonomia zirkularra: hardware tailerra” emateko erabili genuen materiala, hilak 24, Askartza Claret ikastetxean jaso genuena izan zen.
Eskerrik asko Askartza, Matiena eskola eta Altza institutua.







