Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Software Libreko hainbat esperientzia praktiko Iturolan (Hernani)

Atzo Hernaniko elkarlan sorgunean (ITUROLA) izan ginen eta “Software Libreko hainbat esperientzia praktiko” hitzaldian parte hartu genuen Iñigo Gebararekin (Luberri sistema eragilea + Irungo Hirubide institutua), Joxa Darcelesekin (Hondarribiko Talaia eskola), Eder Etxebarriarekin (TxikiLinux XiLaBa + Etxepare lizeoa) eta Joseba Bilbaorekin (Harrobix sistema eragilea + Harrobia ikastola) batera.
Oso hitzaldi interesgarria izan zen, bai entzuleentzat, bai hizlarientzat, hezkuntzan software librean oinarritutako sistema eragileekin lan egiten dugun pertsonak elkartzeko aukera eman zigulako.
Eskerrik asko Hernaniko Udalari, Iturolari eta antolakuntzari topaketa honetara gonbidatzeagatik.
Tresna libreak ikasle libreentzat!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top