Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Elkartenet – Bilboko Udala: Ekonomia zirkularra eta ekipamendu informatikoaren berrerabilera

Joan den asteartean, otsailak 14, Bilboko Udalarekin (Juan Mari Aburto eta Itziar Urtasun) bildu ginen. Bertan Nazioarteko Lankidetza eta Bizkaian Berrerabilpenerako Prestatzeko Zentroaren inguruan ditugun proiektuak azaltzeko aukera izan genuen. Ekonomia Zirkular, Sozial eta Solidarioaz hitz egiten aritu ginen, eta Bilboko Udalarekin kolaboratuz TEEHen tasen murrizketan laguntzeko prest gaudela adierazi genien, bajan emandako ekipamendu informatikoa berregokituz, haien bizi-zikloa luzatzeko eta familiei zerbitzua ematen jarraitzeko, ikastetxeetan, etab. Horrez gain Seaskaren (Ipar Euskal Herriko ikastolak) beharrak transmititu genizkien, datorren ikasturtean ekingo dioten digitalizazio-prozesurako. 2023Ko Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuaz ere jardun genuen, Errachidian, El Aaiunen eta Mauritanian gela informatikoak instalatzeko helburuarekin.

Bilera honetan TxikiLinux-Amazigh-1,0, aurkeztu genuen, 2022an komunitate honetarako sortutako sistema eragilearen bertsio hobetua, eta orain LibreOffice-rekin Tamazight hizkuntzan lan egiteko aukera izango duena, lehen aldiz bitarteko digitalen bidez ikasleek Tamazight-ez irakurtzen eta idazten ikas dezaten.
Zentzu horretan, bajan emandako Bilboko Udaleko ordenagailuak Seaskako ikastoletan berrerabiltzeko aukera helarazi genien, baita Mugarik Gabeko Ikasgelak 2023 proiektuan ere (Errachidia-El Aaiun-Nouakchott).

Bilera horretan jakinarazi ziguten gurekin partekatzen dutela berrerabileraren kontzeptua eta ordenagailu horiei bigarren bizitza bat emateko beharra.
Udalarekin eta BilbaoTIKekin harremanetan jarraituko dugu ildo horretan lan egiteko.

Eskerrik asko zuen arreta eta dedikazioagatik!

Elkartenet + Agharas + Bilboko Udala
2023-02-14

El Aaiun 2023-02-08
Alkatea + Hezkuntza saila + Elkartenet

Mauritania Nouakchott 2023-02-13
Alkatea +Hezkuntza Saila + Elkartenet

Errachidiako irakasleentzako formakuntza 2023-02

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top