Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

SanInazio-Ondarroa-Arratia: Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerrak

Aste honetan SanInazio-BHI, Ondarroako institutua eta Arratiako institutuko ikasleekin egon gara, eta eurekin gure berrerabilpen esperientzia eta Ekonomia Zirkular, Sozial eta Solidarioaren inguruan egiten dugun lana partekatu dugu.
Tailer honetan Ekonomia Zirkularraren, Software Librearen eta gure Erkidegoan Berrerabiltzeko Prestakuntza Zentro bat sortzeko beharraren kontzeptuak azaltzen ditugu, Hezkuntzan baja ematen ari den ekipamendu informatikoaren bizitza-zikloa luzatzakoa bereziki.
Tailer horietan, ikasleek ordenagailuaren osagaiak ezagutuko dituzte, RAM memoriak aldatzen ikasiko dute, HDD diskoen ordez beste SSD batzuk jarriko dituzte… Mahai gaineko ordenagailuekin lan egiten dugu, oinarrizko plakak, elikadura-iturriak, txartel grafikoak… ikusten ditugu.
Tailerraren bigarren zatian, ikasle bakoitzak Toshiba Satellite l735 ordenagailu eramangarri bat du, eta horri diskoa aldatzen diote, RAM gehitzen diote, eta hardware hobekuntza txiki horien arteko aldea egiaztatzen dute. Tailerra amaitzean, guztiek onartzen dute “beti EZ dela beharrezkoa ordenagailu berria erostea, ordenagailu eramangarri horiek oraindik lan handia egin dezaketela eta berrerabili egin behar direla.”

SanInazioBHI

Ondarroako Institutua

Arratiako Institutua

Esta semana hemos estado con el alumnado de SanInazio-BHI, Ondarroako institutua y Arratiako institutua, y hemos compartido con ellas/ellos nuestra experiencia de reutilización y nuestro trabajo en torno a la Economia Circular, Social y Solidaria.
En este taller explicamos los conceptos de Economia Circular, Software Libre y la necesidad de crear en nuestra Comunidad un Centro de Preparación para la Reutilización, y específicamente para atender el equipamiento informático que está siendo dado de baja en Educación.
En estos talleres el alumnado conoce los diferentes componentes de un ordenador, aprende a cambiar memorias RAM, sustituir discos HDD por otros SSD,… Trabajamos con diferentes ordenadores de sobremesa, vemos placas base, fuentes de alimentación, tarjetas gráficas,…
En la segunda parte del taller cada alumno/a dispone de un portatil Toshiba Satellite l735 al que le cambian disco, añaden RAM,.. y comprueban la diferencia con estas pequeñas mejoras de hardware. Al terminar el taller todas/os reconocen que “siempre NO es necesario un ordenador nuevo, y estos portatiles aún pueden hacer un gran trabajo y se deben reutilizar”

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top