Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Ekonomia Zirkularra Donostiako Bideberri ikastetxean

Aste honetan Donostiako Bideberri ikastetxean egon gara ikasleentzako Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerra emateko. Tailer honetan Ekonomia Zirkularraren, Software Librearen eta gure Erkidegoan Berrerabiltzeko Prestakuntza Zentro bat sortzeko beharraren jarraikiz azaltzen ditugu, Hezkuntzan baja ematen ari den ekipamendu informatikoaren bizitza-zikloa luzatzeko bereziki.
Lan-giroa bikaina izan da, irakasle inplikatuak eta ikasle langileak, ikasteko gogoz.
Tailerrean erabilitako material guztia Bizkaiko eta Gipuzkoako institutu eta ikastetxeetan baja emandako ekipamendu informatikoa zen eta amaitzean Toshiba Satellite ordenagailu bat zozketatu genuen ikasleen artean, zorionak Carlos!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top