2022an Donibaneko ikastolak sistema eragile pribatiboetatik libreetara jauzia eman zuen: 2022ko otsailaren 18an ikastolako ordenagailuetan XiLaBa instalatu genuen gurasoen laguntzarekin.
Gaur egun, ikastola software librearekin bakarrik ari da lanean, eta datorren ikasturteari begira, hainbat hobekuntza prestatzen ari dira, hala nola zerbitzari propio bat (Baionako Etxepare Lizeoa adibide gisa hartuta) eta hobekuntzak bere webgunean, ikastolako produktuak dituen online denda barne.
Eder Etxebarria: “Tresna libreak baliatzea ezinbestekoa da gure haurrak ere libreak izan daitezen.”
Eskerrik asko Eder software librearen alde egiten duzun lanagatik!





