Elkartenet

Software Libre Publikoa: Herri libre eta harro baten Harri digitala

Software Libre Publikoa nahi dugu:

1) Software libre publikoa gobernuek eta erakundeek administrazio publikoei eta herritarrei zerbitzua emateko garatutako software-soluzio teknologikoa da.
2) Funts publikoen bidez finantzatzen da, eta herritarren esku jar daiteke lizentzia libre edo ireki baten bidez erabili, kopiatu, aldatu eta banatzeko.
3) Tresna digitalak administrazio publikoek garatzen dituzte burujabetza teknologikoa bermatzeko, berrikuntza bultzatzeko, gastua optimizatzeko tokiko garapena indartuz eta herritarren inklusio digitala errazteko.
4) Software libre publikoak herritarren aukera-berdintasuna bermatzen du, formatu digitalean banatzen diren komunikazio digitalera eta informazioaren eta ezagutzen hedapenera iristeko.

Gizakien komunikazio-ingurunea eraldatzen ari gara, eta azken hamarkadetan teknologia berriek sortutako komunikazio-ingurune digital baterantz egin dugu (Javier Echeverria Los Señores del aire: Telépolis y el Tercer Entorno).
Komunikazio-ingurune berri hori nekazaritza- eta industria-gizarteak gaur egun bizi dugun bilakaeraren ondorio da, gizarte digitalerako trantsizioaren ondorio.
Gizakia soziala da berez, eta beste izakiekiko harremanaren mende dago, espazio komun batean, eta komunikazio digitalerako espazio hori babestu behar dugu gure erakundeetatik, herritarrek, beren erosteko ahalmena edo gizarte-egoera edozein dela ere, komunikaziorako, informaziorako eta kulturarako aukera berdinak izan ditzaten.

Zerbitzu publikoen aldekoak eta defendatzaileak gara: Hezkuntza publikoa, Osakidetza, Garraio publikoa… eta Software Libre Publikoa, inklusioa, aukera-berdintasuna eta komunikazio digitalerako irisgarritasun unibertsala bermatzen dituelako.

Modernise public digital infrastructure with public code

Modernizar la infraestructura digital pública con código público

Reasons for Public Code

Scroll to Top