Iaz, uholdeen ondorioz, Herri Urrats mugatu bat ospatu genuen eta 2024 honetan euskalzaleek (eta (linuxzaleek) gogoz erantzun diote Seaskaren deialdiari, Beskoitzen ikastola berri bat eraikitzea helburu duena, ikasleek 10 urte daramatzatelako barrakoietan, Udalarekin akordiorik lortu ezin izan dutelako.
Birgaitutako Toshiba satellite ordenagailuaren zozketako irabazlea Aella izan zen (Manex Erdozaintzi kolegioa) Zorionak!!
Eskerrik asko guztioi!!: Iratiz (IZT-Koop), Eder (Baionako Etxepare Lizeoa), Gaizka (Arizmendi Ikastola), Asier (Tolosaldea institutua) Harrobia ikastolako ikasleak (Harriet, Markel eta Gaizka) eta Arizmendi ikastolako ikasleak (Unai, Joseba eta Yerai)



























