Elkartenet

BPZ baten ametsa hurbilago – Agenda 2030

Atzo, hilak 5, Lehendakaritzan bildu ginen Jabi Alfaro eta Inhar  Eskisabel (Elkartenet), Gaizka Eraña (Arizmendi ikastola), Eder Etxebarria (Etxepare lizeoa), Asier Aranbarri Urzelai eta Mikel Hidalgo Bordegarai (EJko Berrikuntza Sozialaren Zuzendaria eta aholkularia, hurrenez hurren). Ordu eta erdiko bilkura horretatik BPZ baten proiektu pilotua aztertzeko konpromezuarekin atera ginen. Orain, hilabeteko epea dugu proiektu hori aurkezteko.
Era berean, ateak zabalik utzi dizkiote software libreari buruzko bilkura bati, zeinetan HeLko kideen parte hartzea ezinbestekotzat jo dugun.
Baikor eta itxaropentsu atera gara bertatik. Argazkia ikustea baino ez duzue!!

Scroll to Top