Elkartenet

Elkartenet Basque Circular Summit 2025ean

Elkartenet apirilean Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen Basque Circular Summit 2025ean izan zen, eta Toshiba Satellite berregokitua aurkeztu zuen, berrerabilpen teknologikoaren eta produktu zirkularraren adibide gisa.

Ordenagailu eramangarriak dira, Hezkuntza Sailak erosi zituen Eskola 2.0 programaren barruan, eta gaur egun ikastetxeekin eta praktiketako ikasleekin batera berregokitu egiten ditugu: disko gogorren ordez SSD erabiltzen da, RAM memoria zabaltzen da eta TxikiLinux sistema eragile librea instalatzen da. Horrela, haien bizitza erabilgarria 3 urtetik 5 urtera luzatzea eta zabortegietan edo erraustegietan bukatzea saihestea lortzen dugu.

Ekimen horri esker, 2.000 ekipo baino gehiago berreskuratu dira 2022tik, eta horietako asko Afrikako hezkuntza-proiektuetara bidali dira.

Topaketa horretan parte hartzeak, gure esperientzia eredu jasangarriago eta bidezkoago baten alde lan egiten duten beste erakunde eta instituzio batzuekin partekatzeko aukera ematen digu.

Elkartenet en abril estuvo presente en el Basque Circular Summit 2025, celebrado en el Palacio Euskalduna de Bilbao, presentando el Toshiba Satellite reacondicionado como ejemplo de reutilización tecnológica y producto circular.

Se trata de ordenadores portátiles que fueron adquiridos por el Departamento de Educación en el marco del programa Eskola 2.0, y que hoy reacondicionamos junto a centros educativos y alumnado en prácticas: se sustituyen los discos duros por SSD, se amplía la memoria RAM y se instala el sistema operativo libre TxikiLinux. Así logramos alargar su vida útil de 3 a 5 años y evitar que acaben en vertederos o incineradoras.

Gracias a esta iniciativa, ya se han recuperado más de 2.000 equipos desde 2022, muchos de ellos enviados a proyectos educativos en África.

La participación en este encuentro nos permite compartir nuestra experiencia con otras organizaciones e instituciones que trabajan por un modelo más sostenible y justo.

Scroll to Top