2025eko urriaren 22a, asteazkena, egun berezia izan zen Zubi Digitalak proiektuarentzat, Bilboko Harrobia Ikastolarekin eta Kinshasako Les Corbans eskolarekin elkarlanean. Harrobiako ikasleek Toshiba Satellite eramangarriak berregokitu zituzten —lehenago ere izan zuten bizitza bat—, software librea instalatu zuten eta prest utzi zituzten mundua gurutzatzeko. Emozioz beteriko online saio batean, Les Corbans-eko ikasleek beren lehen iritziak partekatu zituzten.
Ez ditugu ekipoak bakarrik ematen: elkarrizketak irekitzen ditugu, kontinenteen arteko zubi digitalak eraikitzen ditugu eta berrerabilpen teknologikoa eta software librea hezkuntza eraldatzeko benetako tresnak direla erakusten dugu. Lotura benetakoa izan zen, gogo kutsakorra eta esperantza ukigarria.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Harrobia Ikastola eta Les Corbans-eko ikasle, irakasle eta Euskal Herria eta Kongoren arteko elkartasun lotura honetan inplikatutako pertsona guztiei. Berregokitutako ekipo bakoitza ikasteko eta hazteko aukera berri bat da.
Lanean eta ametsetan jarraitzen dugu eta jarraituko dugu.
Mugarik gabe.
El miércoles 22 de octubre de 2025 fue un día especial para el proyecto Puentes Digitales, en colaboración con Harrobia Ikastola de Bilbao y la escuela Les Corbans de Kinshasa. El alumnado de Harrobia reacondicionó portátiles Toshiba Satellite —que ya habían tenido una vida anterior—, instalando software libre y dejándolos listos para cruzar el mundo. En una sesión online cargada de emoción, los estudiantes de Les Corbans compartieron sus primeras impresiones.
No solo entregamos equipos: abrimos conversaciones, construimos puentes digitales entre continentes y demostramos que la reutilización tecnológica y el software libre son auténticas herramientas de transformación educativa. La conexión fue real, el entusiasmo contagioso y la esperanza tangible.
Queremos agradecer inmensamente a todos los estudiantes, al profesorado, a Harrobia Ikastola, a Les Corbans y a las personas implicadas en este enlace solidario entre Euskal Herria y el Congo. Cada equipo reacondicionado representa una nueva oportunidad para aprender y crecer.
Seguimos y seguiremos trabajando y soñando.
Sin fronteras.