EAEko ikastetxe eta institutu anitzek bat egin dute ekimenak duen helburuarekin: erabileratik kanpo geratutako proiektagailuak Afrikako 7 hezkuntza-komunitatetako ikasgeletan berrerabiltzea.
Gure lankidetza-eskaerari erantzunez, dagoeneko dozenaka ikastetxe eta institutuk parte hartu dute “Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026” proiektuan. Horri esker, bajan emandako baina oraindik erabilgarri dauden proiektagailuak biltzen ari gara, bigarren bizitza bat eman diezazkiegun.
Orain arte, honako materiala bildu dugu:
130 proiektagailutik gora
40 lanpara berri
bozgorailuak eta bestelako ekipamendua
Material hau guztia Afrikako 7 hezkuntza-komunitatetara bideratuko da:Errachidia (Marokoko hego-ekialdea), El Aaiun (Sahara Mendebaldea), Mauritania, Senegal, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kamerun eta Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuak.
Halaber, datozen egunetan ekarpen gehiago jasotzea espero dugu Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ikastetxeetatik.
Eskerrik asko bihotzez, parte hartu duzuen guztioi!
Lanean eta ametsetan jarraitzen dugu eta jarraituko dugu…. mugarik gabe


En respuesta a nuestra solicitud de colaboración con la campaña SOS Proiektoreak BIZIRIK, decenas de colegios e institutos de nuestra comunidad están participando en la recogida de proyectores dados de baja para su reutilización en el proyecto Aulas Sin Fronteras 2026.
Hasta la fecha hemos recogido más de 130 proyectores, 40 lamparas nuevas, altavoces y otro equipamiento que tendrá una segunda vida en las 7 comunidades educativas de Africa participantes en el programa ASF-2026: Errachidia (Pueblo Amazigh-sureste de Marruecos), El Aaiun (Sahara Occ.), Mauritania, Senegal, República Democrática del Congo, Camerún y campamentos saharauis en Tinduf.
En las próximas fechas recogeremos más proyectores y lamparas nuevas en colegios de Bizkaia, Araba y Gipuzkoa. Eskerrik asko EHko ikastetxeak!
Seguimos y seguiremos trabajando y soñando…. sin fronteras