Duela hilabete batzuk, SOS Proiektoreak BIZIRIK kanpainaren barruan Mugarik Gabeko Ikasgelak proiekturako baja emandako eta lagatako material informatikoa jaso genuen Orioko Zaragueta eskolan.
Aste honetan DBHko 4. mailako 17 ikaslerekin lan egin dugu, Ekonomia Zirkularra, material informatikoaren berrerabilpena eta Nazioarteko Lankidetza (Mugarik Gabeko Ikasgelak) hitzaldia emanez. Gurekin lan egiten duten Afrikako 6 hezkuntza-komunitateak ezagutu dituzte, eta orain dela gutxi arte Zaragueta eskolako irakasleek eta ikasleek erabiltzen zuten ekipamendua jasoko dute.
Ekonomia zirkular baterako hardware-tailerrean egiaztatu zutenez, HDD disko baten ordez SSD bat jarrita edo RAM memoria handituta, beren ekipoen bizitza-zikloa luza daiteke beste bat erosi beharrik gabe.
GNU-Linux eta software librearen aukera ere ezagutu zuten, gaur egun hezkuntzan eskaintzen zaigun software pribatiboaren alternatiba gisa: GNU-Linux aukera ekitatiboa eta inklusiboa da gure gizartearen digitalizazio-erronkei aurre egiteko.
Eskerrik asko Zaragueta eskolako irakasleei eta ikasleei zuen gizarte eta ingurumen sentsibilitateagatik!!













Hace unos meses recogimos en Zaragueta eskola de Orio material informático dado de baja y cedido para el proyecto Aulas Sin Fronteras, y reacondicionado por alumnado en practicas dentro de la campaña SOS Proiektoreak BIZIRIK.
Esta semana hemos trabajado con 17 alumnas y alumnos de 4º ESO, dando una charla cobre Economia Circular, reutilización de material informático y Cooperación Internacional (Aulas Sin Fronteras). Han conocido las 6 comuniadades educativas de Africa con las que trabajamos y que recibirán el equipamiento que hasta hace poco usaban profesorado y alumnado de Zaragueta eskola.
En el taller de hardware para una economia circular comprobaron cómo con algunos sencillas tareas, como cambiar un disco HDD por uno SSD o aumentar la memoria RAM, se puede alargar la vida útil de sus equipos sin necesidad de adquirir uno nuevo.
También conocieron la opción de GNU-Linux y el software libre como alternativa al software privativo que se nos ofrece actualmente en educación: GNU-Linux es la opción equitativa e inclusiva para afrontar los retos de digitalizacion de nuestra sociedad.
Eskerrik asko Zaragueta eskolako irakasleei eta ikasleei zuen gizarte eta ingurumen sentsibilitateagatik!!