Aste honetan Elkartenetek Mariama Badji, África Feliz Senegal (Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuko tokiko kontrapartea) elkarteko presidentearen bisita jaso du, Senegalgo. Badjik Thiès hiritik zuzentzen duen erakundeak migrazio irregularraren aurrean prestakuntza eta alternatiba errealak eskaintzen dizkie gazte eta emakume senegaldarrei. «Senegaldar gazteak pateren negozio ilunetik aldendu nahi ditugu», laburbiltzen du bere misioa.
Berarekin batera, George Belingak, Koop SF-34ko koordinatzaile eta Kamerungo hezkuntza-komunitatearentzako Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuaren arduradunak, Euskal Herriko ikastetxe eta institutuetako praktiketako ikasleek prestatutako materiala bidaltzeko finantziazioa bilatzen jarraitzen du.
Elkartenet eta África Feliz Senegalen arteko lankidetza funtsezkoa izan da 2026an Senegalen proiektua aurrera ateratzeko, nahiz eta laguntza eta dirulaguntza espezifikorik ez izan: FAGOR Herrigintza sari solidarioari esker, hezkuntzarako material informatikoa prestatu eta bidali ahal izan da; eta África Feliz Senegalen laguntzak aukera emango du irakasleak prestatzeko eta Mbam institutuko gela informatikoa instalatzen laguntzeko.
Bileran Elisardo Bilbao, África Feliz Senegalen laguntzaile eta sortzaileetako bat ere izan zen. Berarekin Senegalera joango gara azaroaren 1etik 15era. Enrique López ere bertan izan zen, Elkartenet-eko kolaboratzailea, adimen artifizialaren ikerketan diharduena, hego globalarekiko arrakala murrizteko.
Elkartenetetik eskerrak eman nahi dizkiegu África Feliz Senegali eta Koop SF-34ri etengabe laguntzeagatik, Senegalgo eta Kamerungo ikasgeletara teknologia eta prestakuntza eramaten jarraitzeko aukera ematen duelako.
Lanean eta ametsetan jarraituko dugu, mugarik gabe.







Esta semana Elkartenet ha recibido la visita de Mariama Badji, presidenta de la Asociación África Feliz Senegal (AFS), contraparte local del proyecto Aulas sin Fronteras en Senegal. Badji lidera desde Thiès una organización que ofrece a jóvenes y mujeres senegalesas formación y alternativas reales frente a la migración irregular: “Queremos apartar a los jóvenes senegaleses del oscuro negocio de las pateras”, resume su misión.
Junto a ella ha participado en el encuentro George Belinga, coordinador de Koop SF-34 y responsable del proyecto Aulas sin Fronteras para la comunidad educativa de Camerún, que continúa buscando financiación para poder enviar el material preparado por alumnado en prácticas de colegios e institutos de Euskal Herria.
La colaboración entre Elkartenet y África Feliz Senegal ha sido clave para sacar adelante el proyecto en Senegal durante 2026 pese a la falta de ayudas y subvenciones específicas: gracias al premio solidario FAGOR Herrigintza ha sido posible la preparación y el envío del material informático para educación; y la ayuda de África Feliz Senegal hará posible el viaje para formación al profesorado y colaborar en la instalación del aula informática del instituto de Mbam.
En la reunión también contamos con la asistencia de Elisardo Bilbao —colaborador y cofundador de África Feliz Senegal con quien viajaremos a Senegal del 1 al 15 de noviembre— y Enrique López, colaborador de Elkartenet dedicado a la investigación en inteligencia artificial para reducir la brecha con el sur global.
Desde Elkartenet queremos agradecer a África Feliz Senegal y a Koop SF-34 su apoyo constante, que hace posible seguir llevando tecnología y formación a las aulas de Senegal y Camerún.
Seguimos y seguiremos trabajando y soñando…..sin fronteras