2025eko abuztuaren azken astean, Euskal Herritik bidalitako ordenagailuak iritsi ziren azkenik Muranga Road, Moi (Nairobi, Kenia)-ra. Bertan, Mafanikio elkarteak eta Harriz Herri. kolektiboak kudeatzen duten eskola berriko irakasleen eta ikasleen esku jarri dira.
Bidalketa Elkartenetek koordinatu zuen, eta Arizmendi Ikastola (Arrasate) eta Tolosaldea Institutua (Tolosa)-ko ikasle praktikariekin prestatu zen. Material horren artean, TxikiLinux-ASF sistemarekin berrerabilitako Toshiba Satellite ordenagailu eramangarriak eta erakunde ezberdinek lagatako ekipamendua zeuden.
Nairobiko argazkietan ikusten da nola pizten den ikasleen eta irakasleen ilusioa kutxak irekitzean: ordenagailu bakoitza baliabide berri bat da ikasteko, partekatzeko eta amesteko. Eta bidea egiteko tokiko baliabideak —batzuetan asto bidez— erabiltzeak gogorarazten digu elkartasun teknologikoak eta ekonomia zirkularrak ez dutela mugarik.
Mugarik Gabeko Ikasgelak–etik eskerrak eman nahi dizkiegu Harriz Herri Kolektiboari, Mafanikiori eta hau posible egin duten pertsona eta erakunde guztiei. Kenyara iritsi den ordenagailu bakoitza etorkizuneko aukera bat da eta arrakala digitalaren aurkako garaipen bat.
Lanean jarraitzen dugu. Amesten jarraitzen dugu.
Mugarik gabe.




La última semana de agosto de 2025, los ordenadores enviados desde Euskal Herria llegaron finalmente a Muranga Road, Moi (Nairobi, Kenia). Allí ya están en manos del profesorado y alumnado de la nueva escuela que gestionan la asociación Mafanikio y el colectivo Harriz Herri.
El envío, coordinado por Elkartenet y preparado por el alumnado en prácticas de Arizmendi Ikastola (Arrasate) y Tolosaldea Institutua (Tolosa), incluía ordenadores portátiles Toshiba Satellite reacondicionados con TxikiLinux-ASF, además de material informático cedido por distintas instituciones.
Las fotos recibidas desde Nairobi muestran el entusiasmo de estudiantes y docentes al abrir las cajas: cada equipo significa un nuevo recurso para aprender, compartir y soñar. En este camino, incluso el transporte en medios locales —a veces en burro— recuerda que la solidaridad y la economía circular no conocen fronteras.
Desde Aulas Sin Fronteras queremos dar las gracias a Harriz Herri Kolektiboa, a Mafanikio y a todas las personas e instituciones que han hecho posible este logro. Cada ordenador en Kenia es una oportunidad de futuro y una victoria contra la brecha digital.
Seguimos trabajando. Seguimos soñando.
Sin fronteras.