Aurten ere, Elkarteneten erakustokiak harrera bikaina izan du 2026ko Herri Urratsen. Bertan, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko pertsona eta familia ugarik (Bizkaiko eta Gipuzkoako bisitari asko izan ziren) bertatik bertara ezagutu zituzten hezkuntza-sistemaren digitalizazioan berrerabilerak eta software libreak eskaintzen dituzten aukerak: Xilaba – Txikilinux.
Jardunaldian zehar, Polieteknika Txorierriko eta Tolosaldea Institutuko praktiketako ikasleen lankidetza izan genuen, baita Baionako Etxepare Lizeoa eta Tolosaldea Institutuko irakasleena ere.
Amaieran, egunean zehar bertaratu zirenen artean, egokitutako Toshiba Satellite ordenagailu baten zozketa egin genuen (Zorionak Eneko!).
Tresna libreak, ikasle libreentzat!

















