Elkartenet | Reutilización Tecnológica y Brecha Digital en Bizkaia

Mbamgo institutuko informatika gela errealitate bihurtu da

Mbamgo institutuak (Senegal) bere informatika gela dauka dagoeneko, Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuarekin Afrikako hainbat herrialdetan egiten ari garenaren adibide bat. Iaz ikastetxeko liburutegian eman genuen prestakuntza, memento horretan gela obretan baitzegoen, baina wifi sarbide puntua instalatuta utzi genuen. Aurten irakasleak firmatzera itzuli gara, honako hauekin hornitutako gela batean: Bilboko eta Amorebietako udalek emandako mahai gaineko 21 ordenagailu, Osakidetzak emandako inprimagailu bat, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ikastetxeek utzitako proiektagailuak, bozgorailuak eta ordenagailu eramangarriak.

Hori posible izan da Yaakar Aretxabaleta elkarteari, Arizari Elkarteari (Arizmendi Ikastolako ikasle eta irakasleen elkartea) eta Tolosaldea Institutuko eta Arizmendi Ikastolako praktiketako ikasleei esker; azken horiek ekipoak zerbitzu-ikaskuntzaren bidez prestatu dituzte. Fagor Herrigintzaren laguntza ekonomikoari esker ere posible izan da ekipo horiek berrerabiltzeko prestatzea eta Mbamera, Thièsera eta Gandiolera bidaltzea. UN-Etxeak koordinatzen duen RCE Basque Country-Navarre sarearen barruan, Mbamek erakusten du berrerabilpena eta software librea tresna inklusiboak direla komunitate guztien digitalizaziorako, Hegoalde Globalean ere bai.

El Instituto de Mbam (Senegal) ya cuenta con su aula de informática, un ejemplo de lo que hacemos con Aulas sin Fronteras en distintos países de África. El año pasado dimos formación en la biblioteca del centro, porque el aula estaba en obras, y dejamos instalado el punto wifi. Ahora hemos vuelto para formar al profesorado en un aula equipada con 21 ordenadores de sobremesa de los ayuntamientos de Bilbao y Amorebieta, una impresora de Osakidetza, y proyectores, altavoces y portátiles de centros educativos de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba.

Ha sido posible gracias a Yaakar Aretxabaleta, a Arizari Elkartea (asociación de alumnado y profesorado de Arizmendi Ikastola) y al alumnado en prácticas de Tolosaldea Institutua y Arizmendi Ikastola, que preparó los equipos en clave de aprendizaje-servicio, y a la colaboración económica de Fagor Herrigintza para su preparación y envío a Mbam, Thiès y Gandiol. En el marco de la red RCE Basque Country-Navarre, que coordina UN Etxea, Mbam demuestra que la reutilización y el software libre son herramientas inclusivas para la digitalización de todas las comunidades, también en el Sur Global.

Scroll to Top