Elkartenet

Author name: A

Txikilinux 3.1: Orain eskuragarri!

Pozik argitaratzen dugu Txikilinux 3.1 bertsioa, gure hezkuntza banaketaren bertsio berria. Eguneratze honetan honako hobekuntzak barne hartu ditugu: Kontrolatzaile grafikoa: NVIDIA-k erabiltzen zuen kontrolatzailea nouveau librearengatik ordeztu dugu, egonkortasun eta bateragarritasun handiagoa eskainiz. Kernel-a: Kernel-a HWE bertsiora eguneratu dugu, hardwarearen euskarria asko hobetuz. Sistema oinarria: Linux Mint 21.3 erabiltzen dugu (Ubuntu Jammy-n oinarrituta), sistemaren egonkortasuna lehenetsi […]

Txikilinux 3.1: Orain eskuragarri! Read More »

Ekonomia Zirkularra+Agenda2030 MutrikuBHIn

Aste honetan MutrikuBHIn izan gara “Ekonomia Zikularreko Hardware tailerra” egiten Mikroinformatika sistema eta sareak eta Administrazioa eta finantzak zikloetako ikasleekin.Bi zikloetako ikasleek parte hartu zuten hitzaldian, eta hardware-tailerrean informatikako ikasleekin egon ginen: hardwareari eta sistema eragileen instalazioari buruzko ezagutzak dituen talde langile eta motibatua. Horiekin, Toshiba Satellite eramangarriekiko ohiko tailerraz gain, praktika bat egin genuen

Ekonomia Zirkularra+Agenda2030 MutrikuBHIn Read More »

Agenda 2030 Zalla BHI ikastetxean

Joan den astean Zalla BHIko ikasle eta irakasleekin egon ginen “Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerra” ematen. Beraiekin informatikaren eta telekomunikazioen arloko Ekonomia Zirkularraz hitz egiteko aukera izan genuen, eta “Mugarik Gabeko Ikasgelak“ nazioarteko lankidetza-proiektuan izandako esperientziaren berri eman genien. Gure aurkezpenean azaldu genien, halaber, gure erkidegoan Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentroa eta protokolo egokiak eduki behar genituela. Baja

Agenda 2030 Zalla BHI ikastetxean Read More »

Mugarik Gabeko Ikasgelak 2025 abian!

Mugarik Gabeko Ikasgelak 2025 proiektua abian jartzeko asmoz, urtarrilaren 30ean, osteguna, Zentro laguntzaileekin (Arizmendi, Harrobia eta Tolosaldea) eta komunitate hartzaileekin bildu ginen: Errachidia, El Aaiun, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Mauritania, Tindufeko eta Senegalgo kanpalekuak. Wifi konektibitatearekin eta audioaren kalitatearekin izan genituen arazo txikiek aurten ikasgela informatikoen sarea hobetzeko lan egitera bultzatzen gaituzte (BIKONETekin harremanetan gaude) eta

Mugarik Gabeko Ikasgelak 2025 abian! Read More »

Ekonomia Zirkularra Barakaldoko Arteagabeitia eskolan

Aurreko astean, Barakaldoko Arteagabeitia eskolan izan ginen, bajan emandako ekipamendu informatikoa jasotzen. Bertako materialaren zati batek berrerabilia izateko baldintzak betetzen ditu.Gure elkarteak ikastetxeei eskaintzen dien 3B zerbitzuaren barruan (batu-berrerabil-birziklatu), bajan emandako materiala sailkatu zen, batetik; zerbitzua ematen jarrai zezaketen monitore eta ordenagailuak gure Deustuko tailerrera eraman ziren, bestetik.Matxura larriagatik edo gehiegizko zaharkitzearengatik berrerabili ezin diren

Ekonomia Zirkularra Barakaldoko Arteagabeitia eskolan Read More »

RCE Basque Country – Navarre

Garapen Jasangarrirako Hezkuntzako Eskualde Zentroa Centro Regional de Educación para el Desarrollo Sostenible Regional Centre of Expertise – RCE Euskal Herriko UNESCO Etxeak (UN Etxea) hasieratik egin du lan Garapen Jasangarrirako Hezkuntzan. Horretarako, tokiko, estatuko eta nazioarteko prozesuetan parte hartu du, UNESCOren eskutik, hezkuntzaren botere eraldatzailean aurrera egiteko, garapen jasangarri eta inklusiboa oinarri hartuta.4. GJHren

RCE Basque Country – Navarre Read More »

Mugarik Gabeko Ikasgelak – Arizmendi Ikastola – Tinduf

Urtarrilaren 28an, astelehenarekin, Arrasateko Arizmendi Ikastolan sortutako Arizari Hezkuntza Elkarteak 108 Toshiba Satelite bidali ditu Tindufera. Bertako bost eskoletan erabiliko diren ordenagailu hauek TxikiLinux-ASF sistema eragilea daramate.Arizari Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren esparruan sortutako erakundea da eta bertako ikasleek eta irakasleek osatzen dute. Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuan bidelagun izan ditugu.Saleh Zein Sidahamed, Debagoiena Saharaldeba elkarteko ordezkaria,

Mugarik Gabeko Ikasgelak – Arizmendi Ikastola – Tinduf Read More »

Ekonomia Zirkularreko hitzaldia Tolosaldea institutuan

Urtarrilaren 16an, osteguna, Tolosaldea institutuan izan ginen Ekonomia Zirkularrari buruzko hitzaldia ematen, Elkartenetek Mugarik Gabeko Ikagelak proiektuan egindako lana eta Eusko Jaurlaritzari egindako eskaera xehetasunez azaldu genituen, gure Erkidegoan informatika eta telekomunikazio aparatuak Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentroa (BPZ-FR6) izateko. Software librearen hedapenean eta informatikaren arloan gure elkarteak egindako berrerabilpenaren aldeko lana aurkezteaz gain,  Mugarik Gabeko Ikagelak proiektuan

Ekonomia Zirkularreko hitzaldia Tolosaldea institutuan Read More »

Ekonomia Zirkularra Donostia-Kinshasa

Aste honetan Donostiako Xabier Zubiri Manteo institutuko ikasleekin egon gara eta haiekin hitz egin dugu informatikaren arloko ekonomia zirkularrari buruz: Berrerabilpena eta Software Librea. Irakasleen antolaketarekin eta parte-hartzearekin (eskerrik asko Esther, Urko eta Edurne), iaz beren institutuan baja emandako Toshiba Satellite ordenagailuak Bizkaiko gure tailerretara nola joan ziren azaltzeko aukera izan genuen. Errekaldeko tailerretan, NosUnimos

Ekonomia Zirkularra Donostia-Kinshasa Read More »

Zubi Digitalak – Digital Bridges

JARDUERAREN DESKRIBAPENA: Bilboko Udalak diruz lagundutako Mugarik Gabeko Ikasgelak 2024 proiektuan parte hartu duten Euskal Herriko ikasleen eta Afrikako hainbat herrialdetako ikastetxeen arteko komunikazio digitala. Komunikazio digitala berrerabilitako ekipamendu informatikoa ematen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Zentroaren eta ekipamendua jasotzen duen Afrikako Ikastetxearen artean egingo da. HELBURUA: Ekonomia Zirkularraren bideragarritasuna frogatzea informatikaren eta telekomunikazioen arloan,

Zubi Digitalak – Digital Bridges Read More »

Scroll to Top