Informatika Hezitzailea, etikoa eta askea
Elkartenet Hezkuntza Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Gure misioa argia da: gaur egungo ereduaren aurrean, teknologia pertsonen eta komunitateen zerbitzura jartzea. Horretarako, informatikaren erabilera global, etiko eta libreagoa sustatzen duten proiektuak garatzen ditugu, hezkuntza, ekonomia zirkularra eta software librea ardatz hartuta.

Formakuntza
IKTen prestakuntza eskaintzen diegu irakasleei zein ikasleei, software librean oinarritutako ikuspegi batekin. Horrez gain, ekonomia zirkularra eta hardwarea lantzen dituzten tailerrak garatzen ditugu ikastetxeetan. Hezkuntza gizarte-eraldaketarako giltza dela sinetsita, gure jardunaren ardatz nagusietako bat bihurtu dugu.

Ekonomia Zirkularra

KimuDigitalak
TxikiLinux-Xilaba software libreko sistema eragilea da, Linux Mint-en oinarritua, eta hiru behar-profili egokitutako bertsioak eskaintzen ditu: TxikiLinux (haurrak), Xilaba (nerabeak eta helduak) eta Begion (ikusmen urritasuna duten pertsonak). 200 hezkuntza-tresna baino gehiago barne hartzen ditu, ikaskuntza aktiboa, irisgarritasuna eta sormena sustatzeko.

Denda eta tailerra
PROIEKTUAK
Jendartean eragina duen teknologia
Hezkuntza, software librea eta nazioarteko lankidetza lotzen dituzten proiektuak eraikitzen ditugu.

Mugarik Gabeko Ikasgelak
Hegoalde Globaleko arrakala digitalari aurre egiteko nazioarteko lankidetza-proiektua garatzen dugu, gaur egun sei herrialdetan presente dagoena. Gure lana ez da ekipo informatikoak ematera mugatzen: gaitasunak eraikitzea da gure helburua. Horretarako, tokian tokiko pertsonei prestakuntza ematen diegu, beren komunitateetan informatika-gelak eta azpiegitura digital iraunkorrak gara ditzaten.
Txikilinux


Xilaba
Xilaba nerabeei eta helduei zuzendutako TxikiLinux-Xilaba sistemaren bertsioa da, Linux Mint-en oinarritua. Arina, segurua eta doakoa, eguneroko erabilerarako tresna guztiak eskaintzen ditu: bulegotika, multimedia eta garapena. Ohiko sistema eragile lizentziadunekin egiten duzun guztia egiteko aukera ematen dizu, baina modu libreago eta seguruago batean eta kostu txikiagoarekin.
GURE ERAGINA
Emaitzen indarra erakusten duten zifrak
Gu gara zuengana joaten garenak. Gure taldea ikastetxe, institutu eta prestakuntza zentroetara hurbiltzen da, tailerrak eta prestakuntzak zuzenean zuen geletan eskaintzeko.
+4000
Ordenagailu berregokituta
+50000
Ikasle
+2000
Formatutako Familia
+400
Irakasle
+500
Formazio ordu
+10
Herrialde
GURE EGOITZA
IDEIAK EGIKARITZEN DITUGUN LEKUA
Bilboko Deustu auzoako egoitza da gure proiektu guztien bihotza. BPZ izateaz gain, bigarren bizitzako produktu informatikoen denda eta topagune irekia ere bada.
Gure helburua ez da soilik zerbitzu bat eskaintzea, komunitatea eraikitzea baizik. Horregatik, espazio hau elkargune bizia bihurtu nahi dugu, pertsonen eta elkarteen arteko sinergiak sortu eta gure eraldaketa-helburuak indartzeko.



Lekukotzak
Guri buruz diote
Kide ditugun lagunen adierazpenak
Ángel Prieto
Google Maps
Miren Toxu
Google Maps
Said RGYG
Google Maps
LAGUNTZAILEAK
ELKARREKIN DIHARDUGULAKO
“Bakarrik bazabiltza, azkarrago joango zara. Elkarrekin ibiliz gero, urrunago iritsiko gara “.









Ezagut gaitzazu
Deustun gaude, Bilbon. Bisita gaitzazu edo idatz iezaguzu gure proiektu eta zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko.
- Jon Arrospide kalea 26, 1 Lokala Deustu, 48014 Bilbo
- 696 32 03 19
- info@elkartenet.eus