Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

TxikiLinux-Xilaba, jalgi hadi plazara

Zorionak guztioi!
Zuen eskura daukazue TxikiLinux-XILABA sistema eragilea (XIberoa-LApurdi-BAxeNafarroa), ikastolentzako proposatutako TxikiLinux bertsioa.
TxikiLinux-ek hezkuntzarako aplikazio guztiak edukitzeaz gain, hango irakasleek eskatu dituzten aplikazioak dauzka: OBS Studio, Shortwave, Freetube, Gimp, Kdenlive, Audacity,.. besteak beste.
Datorren ostiralean, hilak 18,Donibane Lohitzuneko ikastolan 25 ordenagailuetan instalatuko da eta gurasoentzat eta haurrentzat Xilabak dituen hezkuntzarako aplikazioetan formakuntza tailerra emango dugu, 10:00etatik 12:00etara. Egun horretan, Gipuzkoako Hezkuntza Sailak emandako Toshiba satellite l735-13g ordenagailuak erabiliko ditugu (bajan emandakoak eta birgaitutak == 4Gb RAM+SSD diskoa).
Mahaigaineko irudia eta bertsioaren izena Baionako Etxepare Lizeoko irakasleek sortuak izan dira.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top