Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

TxikiLinux-XiLaBa eguna Donibaneko ikastolan

Pasaden ostiralean, hilak 18, Donibaneko ikastolan, irakasleekin, ikasleekin eta gurasoekin, “TxikiLinux Eguna ospatu genuen. Jai eguna Euskal Herriko Hezkuntzan, ikastola batean ordenagaillu guztiak Linux sistema eragile batekin dabiltzalako.
Egia esan, “XiLaBa eguna” izan zen, instalatu genuen TxikiLinux sistema eragilearen bertsioa horrela deitzen da eta. XiLaBa (bai izen polita!), ikastoletako irakasleek eskatu dituzten aplikazioak daramatza, haiek sortu zituzten izena eta mahaigaineko azala….. Ikastolako irakasleek lagun batzuen laguntzarekin (kasu honetan Elkartenet eta Harrobia Ikastola) gure ikasle guztientzat, maitasun handiz, prestatu dugu hezkuntzarako tresna hau, XiLaBa.
Ikastolako ordenagailuetan XiLaBa instalatuz gain, 14 Toshiba Satellite berregokituak utzi ziren, (SSDa jarrita eta RAMa 4Gbera handituta, Alex Gabilondok proposatu esan zuen bezala) eta Linuxzale eta Librezale diren hainbat guraso lagundu zuten instalazioak egiten, irakasleen datuak kopiatzen eta gurasoentzako eta ikasleentzako aurkezpenean eta tailerran: Herritik Herriarentzat

Datorren martxoaren 5ean, 10:00etatik 12:00etara “Ate Idekiak” eguna izango da, aukera ezinhobea egoitza, irakasleak eta instalazioak ezagutzeko.
Mila esker guztioi! Plazer handia izan da zuekin lan egitea!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top