Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

SanInazioBHI: Ekonomia zirkularra-hardware tailerra

Ostiralean, apirilaren 1ean, SanInazio BHIko ikasleekin izan gara, eta bertan Ekonomia zirkularra: ordenagailuak berregokitzeko hardware tailerra eman dugu.
6 ikasleko talde batekin egon ginen, guztiak  oso motibatua lan praktikoagatik bereziki eta Joaquín gure teknikariak emandako azalpenengatik. Lehenengo zatian hainbat osagai ikusi genituen, oinarrizko plakak, RAM txartelak, diskoak eta elikadura-iturriak konektatu genituen, eta bigarren zatian 6 Toshiba Satellite berregokitu genituen, Alex Gabilondoren (SSD+4Gb RAM) proposamenaren arabera, joan den astean zentro horretan bertan baja emanda.
Eider eta Itsasne (SanInazioBHI-ko irakasleak): “Ederto planteatuta, ikasleekin lortu zenuten lan giroa oso ona, ikasleenganako gertutasuna, interesa… dana primeran lortu zenuten. Ikasleak ere oso pozik ibili ziren, eta datorren ikasturtean beste kide batzuei zabaltzeko moduko tailerra ote zen galdetu zaienean ikasleei baietz esan dute. Benetan, bai irakasleak eta bai ikasleak oso pozik geratu dira. 
Ikasleek beste saio batez gustora jarraituko luketela gaineratu zuten.”

El viernes día 1 de abril hemos estado con el alumnado de SanInazio BHI, donde hemos impartido el taller Ekonomia zirkularra: Ordenagailuak berregokitzeko hardware tailerra.
Estuvimos con un grupo de 6 alumnos/as, muy motivados especialmente por la parte practica y las explicaciones que les daba nuestro técnico Joaquín. En la primera parte vimos diferentes componentes, placas base, conectamos tarjetas RAM, discos y fuentes de alimentación …. y en la segunda parte reacondicionamos 6 Toshiba Satellite según propuesta de Alex Gabilondo (SSD+4Gb RAM), dados de baja la semana pasada en este mismo Centro.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top