Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

HERRi URRATS 2022 – TxikiLinux

Bi urtez egoera berezi batean egon ondoren, datorren maiatzaren 8an ipar Euskal Herriko ikastolen festa Senpereko lakura itzuliko da, HERRi URRATS itzulera 2022.
Aurten, Elkarteneteko kideok parte hartuko dugu bertan, “TxikiLinux XiLaBa” aurkeztuko baitugu Arabako gunean, haurren txokoan 9:00etatik aurrera. Gaur egun, Donibaneko ikastolak erabiltzen duen sistema eragile bakarra da TxikiLinux-XiLaBa (Xiberoa+Lapurdi+Baxe Nafarroa); hango irakasleek eskatu dituzten aplikazioekin eta gurasoek egindako mahaigainaren atzeko planoarekin.
6-12 urteko ikasleentzako 20 minutuko saioak egingo ditugu, TxikiLinuxek hezkuntzarako dituen aplikazioak ikasleei ezagutarazteko. Horretarako, bajan emandako eta gure elkarteak berregokitutako (eskerrik asko Alex eta Hezkuntzan Librezale taldekoei) Toshiba Satellite ordenagailuak erabiliko ditugu. Gainera, parte hartzen duten ikasleen eta gurasoen artean, Toshiba Satellite berregokitu bat zozketatuko da.
Etorri TxikiLinux ezagutzera! Tresna libreak ikasle libreentzat!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top