Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

TxikiLinux erakustokia harrera bikaina izan zuen Herri Urratsean

TxikiLinux erakustokiak harrera bikaina izan zuen Herri Urratsean gurasoen eta ikasleen artean. Hainbat ikastola ezberdinetako gurasoekin hitz egiteko parada izan genuen, denak pozik proiektuarekin eta haien ikastola eta ikastetxeetan TxikiLinux izatea gustatuko litzaiekeela esan ziguten.
Euskal Herrian hezkuntza libreko etorkizunerako garrantzitsuak diren pertsonen bisita izan genuen, Hezkuntzan Librezale taldeko kideak zehazki (eskerrik asko Alex, Mikel eta Iñigo!).
Irakasle eta ikastoletako arduradunak ere izan genituen gurekin: eskerrik asko zuen laguntzagatik Fernando, Beñat, Asier, Arizmendi ikastola, Donibaneko ikastola, Harrobia ikastola eta Herri Urratseko antolakuntza.
Datorren urtean gehiago eta hobeto!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top