Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Ekonomia zirkularra tailerra San Benito ikastolan

Astelehenean, hilak 2, Lazkaoko San Benito ikastolan egon ginen eta 24 ikaslerentzako “Ekonomia zirkularra: hardware tailerra ordenagailuak berregokitzeko” eman genuen.
Bi orduko tailer honek bi atal ditu:

  • 1.atala: Ordenagailu baten osagaiak ezagutu. CPU irekitzen da barneko osagaiak ezagutzeko eta hainbat oinarri plaka, elikapen iturriak, diskoak, RAM txartelak banatzen ditugu ikasleen artean haiek ikusteko, ukitzeko… oinarri plakan konektatzeko…
    “Oinarri plakaren elementuak identifikatu” ariketa egiten da

  • 2.atala: Toshiba Satellite eramangarri baten prestazioak hobetu berrerabiltzeko. Disko ezberdinak (HDD vs SSD) eta RAM memoria ( 2 vs 4 ) kantitatea dituzten bi ekipo berdin ikusten ditugu, eta bien arteko aldea abiatze-abiaduran eta idazteko-irakurtzeko abiaduran.Ikasle bakoitzak Toshiba Satellite+SSD+RAM txartelak izango ditu, haiek diskoa eta RAM txartela jartzeko, gero ekipoa probatzeko hobekuntzak ikusteko. Horretarako, ikastola berak bajan emandako ordenagailuak erabili genituen.
    Ikasleek interes handia erakutsi zuten, eta haiek eta haien irakasleak oso modu positiboan aintzat hartu zuten emandako tailerra.

Tailer horrengatik ikastolari fakturatutako zenbatekoa Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektura bideratuko da oso-osorik, 400 Toshiba Satellite ordenagailu berregokituekin 12 gela hornitzeko.
Eskerrik asko Susana eta San Benito ikastola!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top