Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Yolanda Diazekin topaketa: CPR, Linux Hezkuntzan eta Ekonomia zirkularra, soziala eta solidarioa

Ostiral honetan, irailaren 9an, Bilboko Itsasmuseumen Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroarekin eta beste 10 elkarte eta kooperatibarekin bildu gara, hain zuzen ere, “Gizarte berrikuntzako kooperatiba eta proiektuekin egindako entzute topaketan”. Bertan, EAEko kooperatibismoaren eta gizarte berrikuntzaren egoera ezagutzeko eta sektorearen eskaerak entzuteko.
Bertan gauden erakunde guztiek hainbat sektoretan lan egiten dugu, gainera Ekonomia Zirkularra, Soziala eta Solidarioa sustatzen dugu. Bertan ere, REAS-Euskadiko bazkideak eta/edo kolaboratzaileak parte hartu genuen.
Topaketak, aldez aurretik adostutako ordubeteko iraupena zuen eta erakunde bakoitzak minutu batzuk besterik ez zituen izan gure proiektu eta esperientziak aurkezteko. Gure aldetik, 3 kontzeptu transmititu nahi genituen:

  • Berrerabiltzeko Prestakuntzako Zentroen (CPR) beharra, bereziki “linea grisa”rena (informatika eta telekomunikazioena), eta gure interesei dagokionez, EAEn beste erakunde eta elkarte batzuekin batera CPR bat sortzeko baharra.
    Zenbait elkarteren lanaren ezagutzari buruz hitz egin dugu, hala nola; Madrilgo Sempiterna sarearen lanarena (haiei eskerrak eman nahi dizkiegu Vortex, Reutilizak eta Recumadrid-i Aulas Sin Fronteras proiektuan laguntzeagatik), Andromines en Catalunyarena eta Emaus-Nafarroarena. Azken honen kasuan, Berriozarren burutzen den CPRa eredu gisa jarraitzea gustatuko litzaiguke.
    Ildo berean, CPRak bultzatzearen garrantzia eta burutzeko beharrezkoa den laguntza logistikoa eta/edo garraioa jakinarazi diegu.

  • Linux erakundeetan, bereziki Hezkuntzan eta horren inguruan hainbat kolektibok (Hezkuntzan Librezale Euskal Herrian eta Xnet Katalunian) Google ikasgeletatik botatzeko egindako eskaeren inguruan hitz egin dugu. Zehazki Chromebook gailuak eskuratu ez ditzatela eskatu dugu, “Horiekin ezin dugulako informatika irakatsi eta Google enpresaren tresnak berrerabiltzea oso zaila (edo ezinezkoa) delako. Mini eramangarriek, Chromebook gailuak ez bezala. etorkizunean bigarren bizitza bat izan dezakete Ekonomia Sozial eta Solidarioaren barruan eta Nazioarteko Lankidetzako proiektuetan”.

  • Ekonomia Zirkular Sozial eta Solidarioa
    Adierazi nahi izan dugu erakundeetan berrerabilpena bultzatu beharko litzatekeela arlo guztietan (baita informatikan ere), baja emandako gailu guztietarako lehen aukera izan beharko litzatekeelako eta sektore publikoko erosketa asko saihestu ahal izango eta behar izango liratekeelako, egungo tresna informatikoak berregokituz.
    Nazioarteko Lankidetzako ekintzetarako dauden arazo logistikoak ere jakinarazi dizkiegu.

Entzuteko prozesua”ren ondoren, ekonomia sozial eta solidariorantz jotzeko prozesuak izatea espero dugu.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top