Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Gipuzkoako eta Bizkaiko ordenagailuak Mellaben daude (Errachidia, Marokoko hego-ekialdea)

Guztira 12 ikasgela digitalizatzeko asmoz, Miribillako Harrobia Ikastolatik atera ginen ostiralean, hilak 16, atoidun furgoneta batekin eta 400 ordenagailu, mahai gaineko ordenagailuak, inprimagailuak eta fotokopiagailuak Mellabera (Amazigh herria, Marokoko hego-ekialdea Errachidia probintzian).

2021eko irailean Agharasek laguntza eskatu zion Elkarteneti, ekipo informatikoak berrerabiltzen baititu, eta TxikiLinuxen bertsio egokitu bat prestatu genuen Amazigh herriarentzat. Sistema eragile hau 400 ordenagailu baino gehiagotan instalatu zen eta bigarren bizitza bat eman genien erakunde publiko eta pribatuetatik kendu ondoren (Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako Toshiba Satellite minieramangarriak eta Osakidetzatik zetozen mahai gaineko ordenagailuak). Madrilgo Sempiterna sareko Vortex-ek lagatako tamaina eta edukiera handiko 6 fotokopiagailu eta inprimagailu ere eraman dira, Recumadriden berregokitutakoak izan direnak; hala, datorren astean hasiko da banaketa Mellab-eko eskoletan. Lan hori Brahim Ouaddi, eskualdeko Hezkuntza arduradunak, koordinatuko du Mellabeko Udaletxetik.
Joan den maiatzean, eskola horietan aurkeztu eta lehen ikastaro praktikoak eman ondoren (8 boluntario joan ginen Mellabera 22 eramangarrirekin maletetan), irailean hasiko da zonaldeko irakasleentzako on-line prestakuntza, eta irakaslea Mohammaed Saadi izango da, Errachidian jaiotako Barakaldoko bizilaguna, bertako pertsonentzat Tamazight hizkuntzaz bideo tutorialak prestatu dituena.
Agharas Bizkaian bizi diren Amazigh migratuen integrazioa erraztea helburu nagusi duen irabazi asmorik gabeko GKE bat da eta, Redouan proiektuen koordinatzailearekin batera, Amazigh kolektiboarekiko harremanaz eta antolaketaz arduratu ziren; are zehazkiago, bertako udal erakundeekin eta Aoudim elkartearekin, udalerriko eskola bakoitzeko gutxienez gela batean instalazio elektrikoa jartzeko. Logistikan lagundu zuen Talleres Adukek (Arangoiti) eta Elkartenet elkartearen sorleku den Harrobia Ikastolari (Lanbide Heziketako zentroa) esker ere posible izan zen ekintza.
Bidaia uste baino luzeagoa eta zailagoa izan da, herrialde honetako zailtasun burokratikoengatik eta bi aldeentzat, gure ezjakintasunagatik eta berritasunagatik, elkarte batek erakunde publiko bati dohaintza bat egin diolako. Prozesu osoan zehar Mellabeko Ordezkaritzak lagundu digu, udalerriko Teniente-Alkate Mohamed Khlifiren ezinbesteko laguntzarekin.

Gure nahia da finantzaketa lortzea eta 2023an itzultzea ekipo horiek hobetzeko, SSD diskoak eta RAM memoria gehituz.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top