Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Kabia Digitala 2022ko Durangoko Azokan

Joan den abenduaren 7an Kabia Digitalean izan ginen (“Durangoko Azokan teknologia eta kultura digitalaren inguruan partekatzeko gunea”) eta “Hezkuntzarako baliabide digital libreak” hitzaldian parte hartu genuen. Gurekin egon ziren Miren Berasategi (Deustuko Unibertsitatea), Alex eta Iñigo (LuberriLinux sistema eragilea), Eder (Baionako Etxepare Lizeoa), TEKS (Hezkuntzarako tokiko hodeia), Abaraska (Irakasleak euskaraz Fedibertsoan dituzten baliabideak: peertube.eus, pixelfield.eus, lemmy.eus,…), Ikusgela (Euskarazko bideo pedagogiko libreak) eta Azkue Fundazioa (Digitalizazioaren hariak).
Gure aurkezpenean, baja ematen ari den ekipamendu informatikoa berrerabiltzeko aukerez hitz egin dugu, eta Euskal Herrian Berrerabilpenerako Prestakuntza Zentro baten beharraz.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta Dianari, gonbidapenagatik eta ekitaldiaren antolaketagatik.

Tresna libreak ikasle libreentzat!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top