Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Harrobia-Etxepare ikasle-truke+Ekonomia Zirkularra

Urtarrilaren 16an, astelehenarekin, Baionako Etxepare Lizeoko Merkataritza zikloko ikasleek bisita egin ziguten eta Harrobia ikastola, Elkartenet eta Reciclanet ezagutu zituzten, HARROBIA-ETXEPARE elkartruke proiektuaren baitan.
Horrela, Harrobiako Marketin ikasleak eta Etxepareko Merkataritza ikasleak elkarlanean aritu ziren Ilargi Koop-en Ekonomia Zirkular Sozial eta Solidarioaren proiektuan, Liok eta Garazik (Bernat Etxepare lizeoa) garatutakoa.
Urtarrilaren 17an Baionara abiatuko dira, Harrobiako ikasleek Etxepare lizeoa, Baionako Waaz estudioa eta Euskal Moneta ezagut dezaten.
Ikasleen arteko esperientzia-truke honen helburua da, besteak beste, Ipar Euskal Herriko ikastolen digitalizazio-prozesua garatzea (ekipo informatiko birgaituekin eta Software Librearekin), Etxepare Lizeoko eta Harrobia Ikastolako ikasleei gaur egun Bizkaiko berritzaileok (Reciclanet eta Elkartenet) lantzen ditugun software-ezagutzak, esperientziak eta tresnak eskainiz.
Mila esker ikasle!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top