Elkartenet Ipar Euskal Herriko ikastolen festan, Senpereko lakuan 2023ko maiatzaren 14an, ere izango da aurten.
Aurten Xiberoa gunean goizeko 9etatik 17etara egongo gara eta pasaden urtean bezala 6-12 urteko ikasleentzako 20 minutuko tailerrak egingo ditugu, TxikiLinuxek hezkuntzarako dituen aplikazioak ikasleei ezagutarazteko eta Euskal Herriko Hezkuntzan TxikiLinux, Software Librearen eta berrerabileraren aukerak aurkezteko.
Horretarako, bajan emandako eta gure elkarteak berregokitutako Toshiba Satellite ordenagailuak erabiliko ditugu. Gainera, parte hartzen duten ikasleen eta gurasoen artean, Toshiba Satellite berregokitu bat zozketatuko da.
Gure ikasleen laguntza izango dugu, eta seazki, Harrobia ikastolako Markel eta Jon eta Baionako Etxepare Lizeoko Lio eta Garazi ikasleentzako tailerrak egingo dituzte
TxikiLinux eta IlargiKoopen (Etxepare Lizeoko LH Merkataritza ikasleek sortutako kooperatiba) lana ezagutzera animatzen zaituztegu.
Ekintzailetza, Kooperatibismoa, Ekonomia Zirkularra Soziala eta Solidarioa



