Aurten, Senperen izandako uholdeen ondorioz, Herri Urrats mugatu bat ospatu dugu, beraz, Seaskak eta Ipar Euskal Herriko ikastolek guztion laguntza behar dute euskaraz ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiteko.
Ilargikoopek (Etxepare lizeoko ikasleek sortutako kooperatiba) eta Elkartenetek (Harrobia Ikastolan sortutatko elkartea) bihotz-bihotzez eskertzen dizuegu gure txokora hurbildu zareten guztioi. Zoragarria izan da zuekin egotea, mila esker!
Eskerrik asko Alex Gabilondo (Luberri-Linux), zure bisitagatik eta Hezkuntzako software librea defendatzen bizitza osoan egin duzun lanagatik. Gaur egun hemen gaude zu bezalako pertsonen lanari esker.
Seaskari eta Ipar Euskal Herriko ikastolei lagundu nahi badiezu, ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu dituzte:
herriurrats.eus/denda web orrialdean sartuta eta materiala erosita
Segituko dugu EHren burujabetza numerikoan aurrerapausuak ematen eta ekonomia zirkular eta eraldatzailea bultzatzen.

















