Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Urriaren 21ean GNULinux instalazio festa Bilboko Zirika! gunean

Larunbat honetan, urriaren 21ean, Zirika! herri gunea izan gara Mujika, Atxuri eta Solokoetxe ikastetxeetako irakasle eta familiekin (eta Lekeitioko lagun batekin), TxikiLinux eta Luberri instalatzen ekartzen zizkiguten ordenagailuetan edo Toshiba Satellite eramangarrietan, Bizkaiko ikastetxe eta institutuetan baja eman baitituzte. 1.Install Party – Zirika!
@MaisuJabi eta Txabi Perezen antolakuntzari esker, hezkuntzarako berrerabilpenaren eta software librearen abantailak azaltzeko, Luberri eta TxikiLinuxen instalazioak egiteko eta gure eguneroko erabilerarako software libreko aplikazioak ezagutzeko aukera izan genuen.
Eskerrik asko Alex Gabilondo (Hezkuntza Librezale) Euskal Herriko hezkuntzan sotfware librearen alde egin duzun guztiagatik (eta egiteko daukazunagatik!).
Benetan gustura eta eroso egon ginen, eta laster bigarren atala egitea espero dugu.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top