Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Euskarabildua: Utopiatik egunerokora

Atzo, urriak 26, Donostian izan ginen, Iametza, Ametzagaiña eta ARGIAk antolatutako Euskarabilduaren 12. edizioan. San Telmo museoko aretoan iragan zen jardunaldiak honako izenburua zuen: “Utopiatik egunerokora: Google gabe, aukera burujabeak badira”.

Miren Berasategiren software libreari buruzko aurkezpenaren ondotik hainbat tresna libreren berri izan genuen:

  • ERP Oddo (Beñat Irasuegi Talaios)

  • Mailtrain marketin digitalerako softwarea (Eli Pombo)

  • Fedibertsoa: Sare sozial federatuak (Mikel GartziaAbaraska)

  • Nextcloud plataforma kolaboratibo librea (Asier Etxeberria)

  • Common Voice: Euskarazko ahots teknologia lortzeko ekimen herritarra Asier Iturralderen (Librezale) eta Garbiñe Garagarzaren (Topagunea) eskutik

  • Komun numerikoak: Alexis Kauffmann (Frantziako Hezkuntza Ministerioko software libreko eta baliabide irekiko proiektuen arduraduna)

  • RESOLAB nerabeentzako sare sozial librea: Emmanuel Arrechea, Ipar Euskal Herrian “kultura digitala aberastea eta erabilera digitalak garatzea” helburu duen Antic-PaysBasque elkartekoa.

Elkartenetek Toshiba Satellite bana eskaini zien Kauffmann eta Arrechea jaunei. Ordenagailuak berregokituak izateaz gain TxikiLinux-Xilaba sistema eragilea daramate. Modu honetan, digitalizazio-prozesuei ikuspegi ekologiko, lokal eta askea eman dakiekeela ikusi zuten.

Alegia, berrerabilera eta software librea elkarren eskutik doazela.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top