Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Ekonomia Zirkularreko tailerra OndarroaBHI-n

Pasaden astean Miren Urresti eta OndarroaBHIko ikasleekin egon ginen, Ekonomia Zirkularreko tailerra ematen, Etore (Harrobia ikastolako ikaslea) lagunduta.
Tailer honetan, ordenagailu baten osagaiak ezagutzeaz gain, RAM memoriak, diskoak eta beste osagai batzuk aldatzen ikasteaz gain, Software Librearen abantailei eta moldagarritasunari buruz hitz egin genien.
Adibide gisa, Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuen eskutik, Tamazight hizkuntzan LibreOfficerekin lan egiteko aukerarekin ordenagailuak bidali genituela kontatu genien. Horretarako TxikiLinux-Amazigh-1.0 bertsioak hizkuntza horretan teklatu birtuala dauka, eta tokiko irakasleei prestakuntza emango zaie, ikasleei Tamazight-en irakurtzen eta idazten irakasteko, baita bitarteko digitalekin ere.

Mila esker Ondarroako irakaslegoa eta ikaslegoa!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top