Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Ekonomia Zirkularra Arizmendi ikastolan

Abenduaren 1ean, pasaden ostiralean, Arizmendi ikastolako ikasle eta irakasleekin egon ginen, Mugarik Gabeko Ikasgelak proiekturako hainbat ordenagailu prozesatzeko tailerra antolatzeko. Irakasleekin CPR baten prozesuen mapaz hitz egin genuen, eta nola antolatzen ditugun Elkarteneten ekipamendu egokituaren sarrerak, prozesatzea eta irteerak.
Ikasleekin eta irakasleekin FOG zerbitzariaren funtzionamenduaz hitz egin genuen segurtasun-kopietarako eta instalazio masiboetarako, eta saio praktiko bat egin genuen, TxikiLinux-32ren ISO irudi bat gordez. Irudi hori 2023-24 ikasturtean berregokituko duten Toshiba Satellite ordenagailuetako batzuetan instalatu genuen.
Gipuzkoako ikastetxeek Mugarik Gabeko Ikasgelak proiekturako lagatako 500 ordenagailu baino gehiago prozesatzeko 2 FOG zerbitzari eman dizkiegu, eta laster prestakuntza-tailer bat emango diegu, zalantzak argitzeko eta Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentro bat antolatzeko, baita FOG bidezko instalazioetako kasu praktiko gehiago ere.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top