Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

TxikiLinux Irulegiko Irratian

Joan den asteartean, abenduaren 12an, Eder Etxebarria gure lankideak Common Voice proiektuari buruz hitz egin zuen Irulegiko Irratian, eta Linuxek Euskal Herriko ikastolei egin diezaiekeen ekarpenaz ere. Elkarrizketa honetan Ederrek azaldu zuen nola sortu zen Elkartenet eta gaur egun ditugun hartu emanak, Ipar Euskal Herriko ikastolek euren digitalizazio prozesuan aitzina jo dezaten.
Gure hezkuntza-zentroak digitalizatzeko proposamenak ardatz nagusi bat du. Alegia, software librean eta ekipamendu informatikoen berrerabileran oinarritzen da. Esaterako, gure erkidegoan bajan ematen ari diren ToshibaSatellite ordenagailu eramangarriak baliatu Seaska sareko ikastolak hornitzeko. Donibane Lohitzuneko ikastolan 2022az geroztik ezarria, duela hilabete eskas Urruñako ikastolako informatika-gelan ere aplikatua izan da.

Irakasleen eta senideen laguntzarekin, digitalizazio-eredu jasangarri, integratzaile eta solidario hau POSIBLE bihurtzen da.

IRULEGIKO IRRATIA
DIGITALIZAZIO BURUJABEA HEZKUNTZAN
TXIKILINUX XILABA FRANCE 3 EH emanaldian
LINUXTARRAK GARELAKO

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top