Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Ekonomia Zirkularra Arizmendi Ikastolan

Pasaden asteazkenean, hilak 21, Arizmendi Ikastolan berriro egon ginen, ikastetxe honetan Ekonomia Zirkularraren kontzeptupean Hardware-Software tailerra sortzen laguntzeko.
Euskal Herriko ikastetxeetan bajan emandako Toshiba satellite eramangarriak birgaitzeko protokoloa elkarbanatu genien, ikastola honetako ikasleekin ere Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektua garatuko dugulako, eta instalazio masiboak egiteko zerbitzaria prest utzi genuen.
Datorren martxoaren 11n Harrobia ikastolako ikasleekin Arizmendira joango gara Arizmendiko tailerra elkarlanean abiatzeko, hortik Tindufera, Senegalera eta Keniara ordenagailuak bidali nahi ditugulako.

Lanean jarraitu eta jarraituko dugu!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top