Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Lanean jarraitzen dugu

Ekonomia Zirkularra oinarritzat hartuz lan egiten jarraitzen dugu, ekoizpen eta kontsumo modu iraunkor eta arduratsu baten alde. Zenbait pertsona eta erakunderi “txiki” geratzen zaiena berrerabiliz, egungo eta etorkizuneko belaunaldien biziraupenerako beharrezkoak diren bitartekoei eustea lortzen dugu.
Pertsona guztientzako, eta bereziki ikasle gazteentzako, aukera-berdintasunaren alde lanean jarraitzen dugu, kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzen saiatuz.

Software librea tresna inklusibo gisa hedatzearen alde lanean jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, pertsona guztiek, erosteko ahalmena edozein izanda ere, gero eta gehiago bitarteko digitalen bidez banatzen den informazioa eta kultura eskuratu ahal izan dezaten, eta guztiok bitarteko digitalen bidez komunikatzeko aukera izan dezagun, aukera-berdintasunean. Desberdintasunak eta eten digitala murriztuz
Eta horrela egiten jarraituko dugu, laguntzekin eta lankidetzarekin edo… laguntzarik gabe, Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentroa (BPZ) bezalako tresna publiko batekin edo hura gabe, erakundeen lankidetzarekin edo geure baliabideekin bakarrik…
Darraigu eta jarraituko dugu!

Seguimos trabajando por la igualdad de oportunidades para todas las personas, y especialmente de jóvenes estudiantes, tratando de garantizar una educación de calidad, inclusiva y equitativa.
Seguimos y seguiremos trabajando por la difusión del software libre como herramienta inclusiva, para que todas las personas independientemente de su poder adquisitivo puedan acceder a la información y cultura que se distribuye cada vez más por medios digitales, y para que todas/os podamos comunicarnos por medios digitales en igualdad de oportunidades. Reduciendo las desigualdades y la brecha digital.
Y lo seguiremos haciendo, con ayudas y colaboraciones o sin ellas…. con una herramienta pública como debería ser un Centro de Preparación para la Reutilización (CPR) o sin ella, con la colaboración institucional o con nuestros propios medios…

Seguimos y seguiremos!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top