Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Donibaneko Ikastolarako LTSP zerbitzaria 2024

Aste honetan Eder Etxebarria lankidearekin egon gara Harrobia Ikastolan probak egiten Ipar Euskal Herriko Donibaneko Ikastolarako prestatzen ari garen LTSP zerbitzariarekin.
Helburua da ikastolako ekipo guztiek zerbitzaritik lan egitea, diskorik behar izan gabe, sistema eragilea eta aplikazioak mantentzeko eta eguneratzeko lana erraztearren. Proiektu hau garatzeko, IZT KOOPeko (Informatika Zerbitzu Integrala) Iraitzen laguntza eta informazioa jasotzen ari gara; izan ere, eskaintzen dituzten beste zerbitzu batzuen artean, LTSP zerbitzari bera eta Luberri-Linuxen aplikazioak (gure sistema eragilea – anaia nagusia) dituzten beste ikastola batzuei zerbitzua ematen diete.
Probetan 16 ekipo konektatu genituen eta zerbitzariak bikain lan egin zuen, bere baliabideen % 3 baino gutxiago erabiliz. Beraz, Donibaneko Ikastolan konektatuko diren 32-35 ordenagailuek irakasle eta ikasleen lanerako behar besteko gaitasuna duen tresna bat izango dute.

Iraitzen aholku eta argibideak jarraituz, azken aldaketak eta hobekuntzak egingo ditugu, eta data bat adostuko dugu Donibaneko Ikastolarekin, hurrengo Herri Urrats Ortzadarra 2024 baino lehen instalatzeko.

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top