Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Ekonomia Zirkularreko Hardware Tailerrak SanInazio BHIn

Aste honetan SanInazio BHIko ikasleekin egon gara berriro, Ekonomia Zirkularra, berrerabilpena eta software libreari buruzko hitzaldia eta bi hardware tailer ematen.
Ikasleek, bi taldetan antolatuta, ordenagailu baten osagaiak ezagutu dituzte eta RAM memoriak eta diskoak aldatu dituzte. Ikasleek egiaztatu dute orain dela gutxi arte erabiltzen zituzten ordenagailuak, Toshiba Satellite l735, aldaketa txikiak eginez, hala nola RAM memoria handitzea eta disko gogorra aldatzea nabarmen hobetzen direla egiaztatu dute, segundo gutxi batzuetan abiatzen direla eta lehen edo bigarren hezkuntzako edozein ikaslek behar dituen programa guztiak instalatuta daramatzatela.
Tailer honetan kontatu diegu 2023an ikastetxe honetan bildu ziren ordenagailuak gaur egun lanean daudela Afrikan, Ipar Euskal Herriko ikastola batean (Urruñako ikastola), eta horietako 20 SanInazio Eskolara eraman ditugula (400 m baino gutxiagora = Ekonomia Zirkularra Km0).

Eskerrik asko zuen arretagatik eta laguntzagatik!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top