Aurreko astean, Barakaldoko Arteagabeitia eskolan izan ginen, bajan emandako ekipamendu informatikoa jasotzen. Bertako materialaren zati batek berrerabilia izateko baldintzak betetzen ditu.
Gure elkarteak ikastetxeei eskaintzen dien 3B zerbitzuaren barruan (batu-berrerabil-birziklatu), bajan emandako materiala sailkatu zen, batetik; zerbitzua ematen jarrai zezaketen monitore eta ordenagailuak gure Deustuko tailerrera eraman ziren, bestetik.
Matxura larriagatik edo gehiegizko zaharkitzearengatik berrerabili ezin diren ekipoak kendu eta Indumetal Recycling-era bideratuak izango dira. Bertan behar bezala birziklatuko dira eta ikastetxeak ez du inolako kosturik bere gain hartu beharko.
Arteagabeitia eskolari egindako bisita honetan, TxikiLinux eta bere tresna didaktikoak ere aurkeztu genituen. Irakasleek interes handia erakutsi zuten ikastetxeko informatika-gelako ordenagailuetan instalatzeko, eta Toshiba Satellite ordenagailu eramangarri bat eman genien, sistema eragileari aukera bat eman diezaioten.
Eskerrik asko Arteagabeitia eskola!!







