Atzo, urriak 26, Donostian izan ginen, Iametza, Ametzagaiña eta ARGIAk antolatutako Euskarabilduaren 12. edizioan. San Telmo museoko aretoan iragan zen jardunaldiak honako izenburua zuen: “Utopiatik egunerokora: Google gabe, aukera burujabeak badira”.
Miren Berasategiren software libreari buruzko aurkezpenaren ondotik hainbat tresna libreren berri izan genuen:
ERP Oddo (Beñat Irasuegi – Talaios)
Mailtrain marketin digitalerako softwarea (Eli Pombo)
Fedibertsoa: Sare sozial federatuak (Mikel Gartzia – Abaraska)
Nextcloud plataforma kolaboratibo librea (Asier Etxeberria)
Common Voice: Euskarazko ahots teknologia lortzeko ekimen herritarra Asier Iturralderen (Librezale) eta Garbiñe Garagarzaren (Topagunea) eskutik
Komun numerikoak: Alexis Kauffmann (Frantziako Hezkuntza Ministerioko software libreko eta baliabide irekiko proiektuen arduraduna)
RESOLAB nerabeentzako sare sozial librea: Emmanuel Arrechea, Ipar Euskal Herrian “kultura digitala aberastea eta erabilera digitalak garatzea” helburu duen Antic-PaysBasque elkartekoa.
Elkartenetek Toshiba Satellite bana eskaini zien Kauffmann eta Arrechea jaunei. Ordenagailuak berregokituak izateaz gain TxikiLinux-Xilaba sistema eragilea daramate. Modu honetan, digitalizazio-prozesuei ikuspegi ekologiko, lokal eta askea eman dakiekeela ikusi zuten.
Alegia, berrerabilera eta software librea elkarren eskutik doazela.












