Elkartenet

Blog

 

Ekonomia Zirkularra EH–Afrika: gela digital berriak bidean

Ekainaren 20an eta 21ean, Senegalera eta Kongoko Errepublika Demokratikora bidaliko da ordenagailu-materiala, tokiko ikastetxeetan gela digital berriak sortzeko. Helburua da materiala hurrengo ikasturtearen hasierarako eskuragarri egotea, baliabide urriko testuinguruetan teknologiara sarbidea errazteko.Ekintza hau Mugarik Gabeko Ikasgelak programaren parte da, eta Nos Unimos (Balmaseda) eta Yaakar Aretxabaletako Elkartea elkarteen lankidetza estuari esker gauzatu da, Elkartenetekin elkarlanean. […]

Bilbao Ekintzaren ekonomia zirkularra – Berrerabilitako 154 ordenagailu Seaskarentzat

2025eko ekainaren 10ean, Bilbao Ekintza, Seaska — Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa — eta gu, Elkarteneteko kideok, elkarrekin egindako lankidetzari esker, ordenagailu-materialaren bilketa garrantzitsu bat burutu genuen. Guztira 154 ekipo oso jaso genituen —ordenagailuak, pantailak, teklatuak eta saguak— (140 entregatu genituen Baionako Etxepare Lizeoan eta 14 Mugarik Gabeko Ikasgelak proiekturako erabiliko dira), Bilbao Ekintzak utzitakoak, […]

Bilboko Hiri Ekonomia: Konponketaren Aldeko Apustua

Joan den ekainaren 6an, Elkartenet Bilboko Udalaren Bilbao Ekintza sozietateak Ensanche eraikinean antolatutako jardunaldian izan zen, zirkular ekonomiaren baitan tresna elektriko eta elektronikoen konponketa eta berrerabilpena bultzatzeko helburuarekin. Ekonomia sozialeko eragileekin, hezkuntza-zentroekin eta administrazioekin partekatu genuen espazioa, elkarlaneko proiektuetarako sinergiak sortuz. Gure esperientziatik, azpimarratu nahi dugu Mugarik Gabeko Ikasgelak bezalako ekimenen balioa eta teknologia berriztatzearen […]

Agenda 2030 Etorkizuna berriro programatzen Arrigorriagan

Azken asteotan bitan egon gara Arrigorriagako Institutuan gure hardware eta software librearen tailerrak eskaintzen: maiatzaren 23an eta ekainaren 6an. Teknologia, berrerabilpena eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen dituen esperientzia izan da. Bi saioetan hezkuntza-zentroetan baja emandako ekipoekin lan egin dugu: HDD diskoak SSD diskoekin ordezkatu, RAM memoria handitu eta Toshiba Satellite eramangarriak berrerabili, bizitza baliagarria luzatzeko helburuarekin. […]

Teknologia femeninoan FP Barakaldo LHn

Joan den astelehenean, ekainaren 2an, berriro izan ginen FP Barakaldo LHn hardware eta software libreari buruzko tailerra ematen. Esperientzia hau aurretik beste zenbait alditan ere garatu dugu, eta oraindik ere interes handia pizten jarraitzen du. Oraingo edizioan, taldea emakumez osatua izan zen, adin desberdinetakoak eta ofimatikako ikasketak egiten ari direnak.Saioan zehar, parte-hartzaileek ordenagailu baten barne-osagai […]

Gipuzkoako CMO Valves enpresa laguntzailea

CMO Valvesen lankidetza funtsezkoa izan da Osakidetzak lagatako Gipuzkoako inprimagailuak behar bezala enbalatzeko eta modu seguruan bidaltzeko. CMO Valvesek 16 palet eta kutxa berezi eman ditu, ekainean eta irailean Afrikako 6 herrialdetara bidaiatzeko, ikasleentzat eta irakasleentzat prestatutako gainerako material informatikoarekin batera.CMO_Valves balbulak, uhateak eta damperrak, estandarrak zein bereziak, diseinatzen, fabrikatzen eta doitzen dituen enpresa bat […]

Afrika Eguna 2025 Balmasedan

Aste honetan Balmasedan, Udalaren laguntzarekin Afrika, Eguna NosUnimos elkartearekin ospatu dugu.Clementine Baza Bola, NosUnimos elkarteko koordinatzaileak, Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektua berarekin ere partekatu genuen, Afrikako kultura eta gastronomia aurkeztu zizkigun eta Afrikako herrien beharrei buruz hitz egin genuen, Kongoko Errepublika Demokratikoari buruz bereziki. Gure aldetik, ASF proiektua, orain arte egindako jarduerak eta bidaiak eta 2025erako […]

RCE-Gazteriak Emaus-Nafarroako CPR bisitatu du

Aste honetan, UN-Etxearen koordinazioarekin eta RCE-Gazteria (Eskerrik asko Mar eta Ana!!) taldearen antolakuntzarekin, Berriozarko Emaus-Nafarroa instalazioak bisitatu ditugu: 20.000 m2ko nabe batean 320 pertsona baino gehiago ari dira lanean eta urtean 13000 tona baino gehiago jasotzen eta tratatzen dituzte (konponketa Berrerabilpenerako edo desmuntaketa Birziklatzeko eta balorizatzeko).Jose Mari Garciak azaldu zigunez, “Gazteluko plaza 16m arteko altueraz […]

Ekonomia Zirkularra BIKONET – Mugarik Gabeko Ikasgelak

Astearte honetan, maiatzaren 20an, BIKONET (pertsonen operadorea) kooperatibako Maiderrek tailer bat eskaini die Tolosaldea LHIIko, Harrobia ikastolako eta Arizmendi ikastolako ikasleei, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak utzitako 56 sarbide inalambriko prestatzeko eta konfiguratzeko.BIKONETek emandako tailerrean Mikroinformatika eta Sistemen zikloko 9 ikaslek eta Mugarik Gabeko Ikasgelak 2025 programan parte hartzen duten ikastetxeetako 6 irakaslek hartu zuten parte.Tolosaldea […]

Agenda 2030 Bideberri institutuan

Aste honetan Donostiako Bideberri institutuko ikasleekin izan gara “Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerra” ematen. Bilboko Harrobia ikastolako eta Arrasateko Arizmendi ikastolako praktiketan dauden ikasleen laguntzari esker (eskerrik asko Jagoba, Alain eta Julen!!), hitzaldia eskaini genuen hezkuntzan ekipamendu informatikoen berrerabileraz eta software libreaz. Halaber, erakutsi genien baja eman zaien ordenagailuak erabilgarriak izan daitezkeela, bai beraientzat, bai Mugarik […]

Students working for SDG-4: Quality Education

Helburua hezkuntzaren hobekuntza da (GJH-4), Mugarik Gabeko Ikasgelak programan parte hartzen duten Afrikako herrialdeetako eskola eta institutuak digitalizatzen lagunduz: Gure komunitateko institutuek eta ikastetxeek baja eman dioten ordenagailu-ekipamendua Afrikako ikastetxeei ematea, Harrobia Ikastola, Tolosaldea Institutua eta Arizmendi Ikastolako praktiketan ari diren ikasleen lankidetzarekin berrituak: osagaiak berrikusi eta hobetu (RAM memoriak, diskoak, teklatuak…), eta hezkuntzara egokitutako […]

Azoka Jasangarria ArratiaBHI institutuan

Iaz egin genuen bezala, ArratiaBHIn Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerra eman diegu 13-14 urteko ikasleei (2011n jaiotakoak, Toshiba Satellite eramangarriak bezala!!) eta Arratiako ikasleek antolatzen duten Azoka Jasangarrian parte hartu dugu. Berrerabilpenari eta software libreari buruzko aurkezpenean eta hitzaldian azaldu genuenez, GNU-Linux-en abantailetako bat biztanleria hartzailearen beharretara egokitzea da, eta TxikiLinux-Amazigh-1.0 bertsioa aipatu genuen adibide gisa, […]

Scroll al inicio