Afrikarako materiala bidean dago
Este sábado 13 de abril, en las instalaciones de la asociación Ayuda Contenedores de Navarra, se ha preparado el envío a la República Democrática del Congo con material informático para Educación (con la colaboración de Elkartenet, Vortex Dimensión Digital y el alumnado de Harrobia ikastola), placas solares (suministradas por la Fundación EKI) y suministros sanitarios […]
Mugarik Gabeko Ikasgelak – Kongoko Errepublika Demokratikoa 2024
Gaur, martxoak 26, birgaitutako (4Gb RAM eta TxikiLilinux-FR64) 406 Toshiba Satellite l735 bidaltzeko prest utzi ditugu. Ekipamendu horri baja eman zaio Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publiko eta itunduetan (Xabier Zubiri Manteo BHI (Donostia), Larramendi ikastola (Mungia), Axular BHI (Santurtzi), Karmengo Ama (Portugalete), Solokoetxe (Bilbo),..), eta berriro erabiltzeko laga dira, Ekonomia Zirkular Sozial eta Solidarioaren kontzeptupean […]
Software Libre Publikoa: Herri libre eta harro baten Harri digitala
Software Libre Publikoa nahi dugu: 1) Software libre publikoa gobernuek eta erakundeek administrazio publikoei eta herritarrei zerbitzua emateko garatutako software-soluzio teknologikoa da.2) Funts publikoen bidez finantzatzen da, eta herritarren esku jar daiteke lizentzia libre edo ireki baten bidez erabili, kopiatu, aldatu eta banatzeko.3) Tresna digitalak administrazio publikoek garatzen dituzte burujabetza teknologikoa bermatzeko, berrikuntza bultzatzeko, gastua […]
Hitzaldia ArratiaBHIn: Software Librea eta Ekonomia Zirkularra
Aste honetan Arratiako BHI ikastetxean egon gara berrerabilpenari, software libreari eta gure Erkidegoan Berrerabiltzeko Prestakuntza-Zentro baten beharrari buruzko hitzaldia ematen.Datorren apirilaren 26an Arratiako ikasleekin izango gara berriro eta beraiekin Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerra egingo dugu.Eskerrik asko zuen konfiantza eta laguntzagatik!
Ekonomia Zirkularreko Hardware Tailerrak SanInazio BHIn
Aste honetan SanInazio BHIko ikasleekin egon gara berriro, Ekonomia Zirkularra, berrerabilpena eta software libreari buruzko hitzaldia eta bi hardware tailer ematen.Ikasleek, bi taldetan antolatuta, ordenagailu baten osagaiak ezagutu dituzte eta RAM memoriak eta diskoak aldatu dituzte. Ikasleek egiaztatu dute orain dela gutxi arte erabiltzen zituzten ordenagailuak, Toshiba Satellite l735, aldaketa txikiak eginez, hala nola RAM […]
Ekonomia Zirkularra Km0: San Inaziotik San Inaziora
Martxoaren 21ean, osteguna, birgaitutako 20 ordenagailu Toshiba Satellite l735 entregatu ditugu San Inazio Ikastetxean, Harrobia Ikastolako praktiketako ikasleen (Josu, Unai eta Ibai) lanari eta materialak erosteko erakundeen lankidetzari esker (SSD diskoak eta RAM memoriak).Ordenagailu horiei baja eman zitzaien 2023an SanInazio BHIn, 500 metro baino gutxiagora, eta Ekonomia Zirkularra erakundeen eta irakasleen laguntzarekin posible dela erakusten […]
Familientzako formakuntza Miribilla eskolan + Agenda 2030
Aste honetan, Miribillako IGEk antolatuta, ikasleen senideekin egon gara, IKTei buruzko oinarrizko prestakuntza-tailerra amatxuei ematen (baita Amineri eta Albertori ere)Aurreko urteetan bezala, BIGEren eta Miribillako irakasleen laguntza izan dugu, eta tailerrak Miribillako liburutegian eman dira. Aurten Josu, Unai eta Ibai Harrobia Ikastolako praktiketako ikasleek lagundu digute.Azken egunean, Toshiba Satellite ordenagailu egokitu bat zozketatuko dugu ikastarora […]
Mugarik Gabeko Ikasgelak – Kongoko Errepublika Demokratikoa
Aste honetan, Harobia Ikastolako praktiketako ikasleen laguntzarekin, Errekalden lan egin dugu datorren apirilaren 22an Balmasedako NosUnimos elkartearen bitartez Kongoko Errepublika Demokratikora bidaliko diren 420 eramangarriak prestatzen.Donostiako Xabier Zubiri Manteo BHIk lagatako 228 ordenagailu eramangarriak prozesatu dira (horietatik 187k berrerabiltzeko lehen fasea igaro dute), eta beste 120k Larramendi ikastolakoak (Mungia), Axular BHI (Santurtzi) eta Bizkaiko eta […]
Ekonomia Zirkularreko Jaurnaldia Baionako Estitxu Robles kolegioan
Eder Etxebarria gure lankidearen laguntzarekin numeriko iraunkorrari buruzko jardunaldia izan zen atzo Baionako Estitxu Robles kolegioan. Hirugarren mailako 46 ikasleek #eskolagorriak irekitzen eta RAM txartelak eta SSD diskoak txertatzen ikasi dute. Ondotik #TxikilinuxXiLaBa instalatu dute eta honek dakartzan zenbait logiziel ere ezagutu dituzte. Etxepare lizeoko LH merkataritza saileko ikasleek sortutako @ilargikoop ikasle kooperatibaren eta bertako […]
Ekonomia Zirkularra EHko Hezkuntzan: Agenda 2030 + BPZ (Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentroa)
Eskola eta Ikastetxe agurgarriak,Gure ikastetxeetan baja ematen dugun material informatikoarekin zerikusia duen kontu batekin gatozkizue. Zuen laguntza behar dugu Eusko Jaurlaritzari eta, bereziki, Hezkuntza Sailari protokolo bat egin dezan eskatzeko; protokolo horrek material informatikoa modu ordenatuan kentzeko berrerabiltzeko prestatzeko zentro bat (BPZ) eratzea aurreikusi beharko lukeela uste dugu. Jakin badakigu material hori, hein handi batean, […]
Donibaneko Ikastolarako LTSP zerbitzaria 2024
Aste honetan Eder Etxebarria lankidearekin egon gara Harrobia Ikastolan probak egiten Ipar Euskal Herriko Donibaneko Ikastolarako prestatzen ari garen LTSP zerbitzariarekin.Helburua da ikastolako ekipo guztiek zerbitzaritik lan egitea, diskorik behar izan gabe, sistema eragilea eta aplikazioak mantentzeko eta eguneratzeko lana erraztearren. Proiektu hau garatzeko, IZT KOOPeko (Informatika Zerbitzu Integrala) Iraitzen laguntza eta informazioa jasotzen ari […]
SamsaraNepal entrega de equipamiento para Proyecto Ananda
Este viernes nos reunios en Harrobia Ikastola con Alba e Iraia, cooperantes de la asociación Samsara que irán a Nepal en Semana Santa.Serán 4 personas que se desplazarán con material informático reacondicionado por Elkartenet y otros materiales educativos facilitados por IBT-CRI_Bilbao (servicio de apoyo del departamento de educación del Gobierno Vasco para el alumnado con […]