Herri Urrats 2026: software librea ikasle libreentzat
Aurten ere, Elkarteneten erakustokiak harrera bikaina izan du 2026ko Herri Urratsen. Bertan, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko pertsona eta familia ugarik (Bizkaiko eta Gipuzkoako bisitari asko izan ziren) bertatik bertara ezagutu zituzten hezkuntza-sistemaren digitalizazioan berrerabilerak eta software libreak eskaintzen dituzten aukerak: Xilaba – Txikilinux.Jardunaldian zehar, Polieteknika Txorierriko eta Tolosaldea Institutuko praktiketako ikasleen lankidetza […]
Euskal Herriko eta Afrikako ikasleek ASF-2026 proiektuan elkarlanean
2026an Afrikara bidaliko diren eramangarriak prestatzeko lanak azken fasean sartu dira.Zehazki, Deustuko Elkarteneten lokaletan, aste honetan ordenagailu guztiak garbitu eta eranskailuak jarri dira (Azerty+Arabieraz Errachidiarako eta Azertyn Kamerunerako), teklatuak beren komunitateetara egokitzeko.Fase honetan, Elkarteneteko taldeak honako hauen laguntza izan dugu:• Politeknika Txorierriko (Jon eta Jagoba) eta BarakaldoFPko (Niamat) praktiketako ikasleak• Koop SF34 elkarteko kideak (Arnold, […]
BIKONET – Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026
Iaz bezala, apirilean eta maiatzean, BIKONET (pertsonen operadorea) kooperatibako Maiderrek tailer bat eskaini die Tolosaldea LHIIko, Politeknika Txorierriko eta Arizmendi ikastolako ikasleei, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak utzitako sarbide inalanbrikoak prestatzeko eta konfiguratzeko. BIKONETek emandako tailerrean Mikroinformatika eta Sistemen zikloko 9 ikaslek eta Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 programan parte hartzen duten ikastetxeetako 3 irakaslek hartu zuten […]
Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuak Frente Polisarioaren interesa piztu du
Frente Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkariak, Mujtar Lebohik, Arizmendi Ikastolaren instalazioak bisitatu ditu Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuarekiko interesa adieraziz. Azpimarratu behar da Arizmendi ikastolak kudeatzen duen Arizari elkarteak, Tolosaldea B.H.Irekin batera, Elkartenetekin, Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuan lanean hari den den erakundeetako bat dela. Proiektuaren helburua Hego Globaleko herrialdeetan, besteak beste, Saharan, informatika-gelak eta egitura digitalak […]
SOS Proiektoreak BIZIRIK abian
EAEko ikastetxe eta institutu anitzek bat egin dute ekimenak duen helburuarekin: erabileratik kanpo geratutako proiektagailuak Afrikako 7 hezkuntza-komunitatetako ikasgeletan berrerabiltzea.Gure lankidetza-eskaerari erantzunez, dagoeneko dozenaka ikastetxe eta institutuk parte hartu dute “Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026” proiektuan. Horri esker, bajan emandako baina oraindik erabilgarri dauden proiektagailuak biltzen ari gara, bigarren bizitza bat eman diezazkiegun.Orain arte, honako materiala […]
RCE Basque Country-Navarreko Gazte Taldearen bilera hezkuntzarako AA tresnaren proiektua zehazteko
Aste honetan RCE-Gazteria Basque Country Navarre taldeko kide batzuk Deustuko Jon Arrospide kalean dagoen Elkarteneteko egoitzan bildu gara hezkuntza komunitateari zerbitzua emango dion adimen artifizialeko tresna baten lehen urrtasak zehazteko. Gaur egun adimen artifizialak daukan garapen azkarrak desberdintasun-iturri handia sortzen du. Horregatik, RCE-Gazteria taldeak, hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean, balio etikoak, sozialak, feministak eta abar dituen adimen artifizialeko […]
Agenda2030 Agorriagako institutuan
Arrigorriagako institutuko DBHko 1. mailako ikasleak gure Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerreko partaide izan dira.Horren ondorioz, modu teoriko zein praktiko batean, 17 ikaslek ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiteaz gain, software librean oinarritutako sistema eragilea instalatzeari buruzko ezagutza edo ordenagailuaren errendimendua hobetzeko trikimailu txikiak ikasi dituzte. Laburbilduz, saioan, beren egunerokotasunean modu erraz eta eraginkorrean aplikatzeko azalpenak eskaini […]
Ekonomia Zirkularreko Hardware Tailerra Gasteizko Koldo Mitxelena institutuan
Aste honetan Gazteizko Koldo Mitxelena institutuan izan gara “Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerra” ematen DBHko 4. mailako ikasleei. Guztira, sei talderi eman zaie tailerra, eta, horri esker, ehun pertsona baino gehiago sentsibilizatu ditugu ekonomia zirkular baten alde egiteak dakartzan onuretan. Horrela, konturatu ziren HDD diskoa, SSD batekin ordezkatuz eta RAM memoria handituz bezalako trikimailu sinple batzuekin […]
Vortex-Elkartenet-Aulas Sin Fronteras 2026
Aurten ere, Vortex Dimensión Digital enpresaren laguntza izan dugu inprimaketa-ekipoak berrerabiltzeko prestaketan: Loli Elola, konpainiako CEO eta José Miguel Martínez, funtzio anitzeko zuzendari tekniko espezialistak, aste honetan inprimaketa-ekipoak berregokitzeko jardunaldi berri batean parte hartu dute, Aulas Sin Fronteras 2026 proiektuan.Emaitza biribila izan da: atzemandako 76 ekipoak, tartean bolumen handiko 16 fotokopiagailu (Bilbao Ekintzak utzitakoak) eta […]
Ekonomia Zirkularreko hitzaldia KoldoMitxelena ikastetxean
Aurten Gasteizko Koldo Mitxelena institutuko ikasle eta irakasleekin ere egon gara: Ekonomia Zirkularra hezkuntzan, Berrerabilera eta Software Libreari buruzko bi hitzaldi eman ditugu. Era berean, ikasleekin Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuan izandako esperientziak partekatzeko aukera izan dugu.Datorren astean hainbat hardware tailer emango ditugu ikastetxe honetan, ekipamendu informatikoa berrerabiltzeko eta bizi-zikloa luzatzeko.Eskerrik asko Koldo Mitxelena!! Este año […]
Ekonomia Zirkularra Bermeoko Eleizalde ikastolan
Aste honetan Bermeoko Eleizalde ikastolara itzuli gara, iaz ere han izan baikinen, “Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerra“ berriro emateko. Oraingoan, ikasleek ordenagailu baten barne-osagaien ezagutzan sakondu ahal izan dute (oinarri-plakak, elikadura-iturriak, disko gogorrak eta RAM memoriak), alde teorikoa eta praktika oso dinamikoa konbinatuz. Lantegian zehar, ekipoak desmuntatu eta berriro muntatu dituzte, disko-aldaketak eta memoria-handitzeak eginez, gailu […]
Escolapios eta Peñascal ikastetxeetako ikasleek Elkartenet bisitatu dute
Aste honetan, Eskolapioak eta Peñascal (aroztegia) taldeetako ikasleak Elkarteneten Jon Arrospide-Deustuko lokaletan izan dira. Tresna elektronikoak berrerabiltzeko eta GNU-Linux hedatzeko konpromisoa partekatu dugu haiekin, komunikazio digitalerako tresna inklusibo gisa, bereziki Hezkuntzan.Gure BPZ (Berrerabilpenerako Prestakuntza Zentroa) instalazioa ere bisitatu dute. Bertan, Jon eta Ander (Politeknika Txorierriko praktiketako ikasleak) Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuan Afrikara bidaliko den material […]