Ekonomia Zirkularra Bilbao Ekintzan
Berrerabilpenaren eta Ekonomia Zirkularraren alde Elkartenet eta BilbaoEkintza erakundeen arteko lankidetza-prozesuan, fotokopiagailuak eta erreprografia-materiala biltzen ari gara, Bilboko eta Bizkaiko elkarteetan emateko batez ere: REAS, Agiantza, KoopSF34, Haly Pular, Lagun Artean, ERAIN, NosUnimos… Makina horietako batzuk ASF-2026 proiektuan parte hartuko duten komunitate afrikarren ikastetxeetara ere bideratuko dira.Eskerrik asko Bilbao Ekintza! Jarduera honek, erakundeen eta gizarte-ekonomiako […]
Ekonomia Zirkularreko hardware tailerrak Abadiñoko institutuan
Aste honetan “Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerra” partekatu dugu Abadiño institutuko DBH 4. mailako Digitalizazioko ikasleekin. Ikastetxe horretako bi taldek, guztira 30 ikasle, parte hartu dute tailer horietan: ekonomia zirkularrari eta material informatikoen berrerabilerari buruzko hitzaldia (Mugarik Gabeko Ikagelak proiektuan izan ditugun esperientziak ere partekatu ditugu) eta Ekonomia Zirkularrerako Hardware Tailerrak. Bi tailer egin ditugu, eta, […]
EHko Ikasleak lanean ASF-2026 proiektuan
ASF-2026 proiektua garatzeko praktiketako ikasleen 3 lantaldeek (Tolosaldea + Arizmendi + Txorierri) aurrera egiten jarraitzen dute: Baditugu 700 Toshiba satellite eramangarri baino gehiago egokituta eta IV. Fasean (garbitzeko eta teklatuak egokitzeko zain). Hurrengo egunetan, Bilboko Udalaren mahai gaineko ordenagailuak jasoko ditugu, Wifi sareko txartelak eta datuak biltegiratzeko bigarren diskoa gehituko dizkiegu. Hilaren 23tik 27ra bitarteko […]
ASF-2026, hiru lantaldeak abian
Mugarik Gabeko Ikasgelak – 2026 proiektua garatzeko hiru lantaldeak aktibo gaude. Joan den astelehenean Txorierri politeknikarekin elkarlanean abian jarri zen Bilboko taldeari Tolosaldea B.H.I eta Arizmendi Ikastolako taldeak batu zaizkio gaur. Gaur egun bederatzi ikasle gara, hiru irakasle eta Elkartenteteko lau langileak. Gainera, gure lankide Enrique Lópezek, adimen artifizialean adituak, teknologia horrek hego globalarekiko arrakala […]
Agenda2030 Santurtziko Kantauri BHIn
Santurtziko Kantauri BHI institutuan “Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerrak” tailerren bigarren saioa egin dugu DBH4ko beste bi ikasle talderekin.Aurreko saioan bezala, Ekonomia Zirkularrari buruzko hitzaldia egin da, eta Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuaren garapena ere azaldu dugu. Tailer horietan, ordenagailu baten osagaiak ezagutzeaz eta diskoak eta RAM memoriak ordezkatzeaz gain, GNULinux sistema eragilea instalatu dute, eta ordenagailuen […]
Ekonomia Zirkularreko tailerra MutrikuBHI-n
Mutrikuko institutuko ikasleek ekonomia zirkularreko hardware tailerraz gozatzeko aukera izan dute beste urte batez. Lanbide Heziketako 3 zikloetako ikasleek parte hartu zuten: Informatika, Elektrizitatea eta Administrazioa, 4DHBko ikasle batzuk eta Aitor eta Alex irakasleak.Nerabeei zuzenduta, programazioan, kontsumo arduratsua, hondakinen murrizketa edo baliabideen berrerabilera kontzeptuetan sakontzen da, hauek duten ondorioak azalduz.Dinamikak, ikuspegi teoriko zein praktikoan planteatuta […]
ASF-2026 Bilboko lantaldea abian
Aste honetan hiru lantaldeak (Bilbo, Arrasate eta Tolosa) aktibatuko dira Mugarik Gabeko Ikasgelak-2026 proiektua garatzeko. Gaur, otsailak 23, astelehena, Bilboko taldea lanean hasi da: Joaquín (Bilboko taldeko koordinatzailea eta Tolosaldea institutuko eta Arizmendiko gainbegiralea), Jabi (lan eta proiektuen koordinatzailea), Iñigo, denda eta RRSS arduraduna, Enrique (Hegoalde Globalarekin arrakala digitala murrizteko adimen artifiziala). Ander eta Jon […]
Ekonomia Zirkularreko Hardware Tailerra Santurtziko Kantauri institutuan
Santurtziko Kantauri BHI institutuan atsegin handiz partekatu dugu gure Ekonomia Zirkularreko Hardware Tailerra DBH4ko ikasleekin. Tailerren bidez, ikasleek modu praktiko eta parte-hartzailean landu ahal izan dituzte funtsezko kontzeptuak, hala nola kontsumo arduratsua, hondakinen murrizketa, baliabideen berrerabilera eta eredu iraunkorragoetara bideratutako trantsizioaren garrantzia.Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta bereziki azpimarratzekoa da ikasleen inplikazioa eta interesa. Gainera, […]
Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 abian!!
Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 proiektua abian jartzeko asmoz, urtarrilaren 29an, ostegunean, bilera egin genuen zentro laguntzaileekin (Arizmendi, Harrobia eta Tolosaldea) eta Afrikako zazpi hezkuntza-komunitate hartzaileekin: Errachidia, El Aaiun, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Mauritania, Senegal, Tindufeko kanpamentu sahararrak eta Kamerun. Koop SF-34ren laguntzari esker, proiektua Kamerungo institutu eta eskoletan ere garatuko da. ASF-2026 proiektua partzuergoan garatuko da […]
Jesuitak Indautxu: Ekonomia Zirkularra + Mugarik Gabeko Ikasgelak
Joan den astean Jesuitak-Indautxu ikastetxean baja emandako material informatikoa jaso genuen, baina erabilera onean, Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 proiektuan berrerabiltzeko.Zehazki, kargagailuak, Toshiba Satellite 76 ordenagailu eramangarri eta 34 proiektore jaso genituen. Horietako 3 proiektore, aztertu ondoren, Arizari Elkarteari eman zaizkio, Salehek datorren astean Tindufeko saharar kanpalekuetara eraman ditzan.Eskerrik asko Pako eta Jesuitak-Indautxuko irakasleak, zuen gizarte […]
Ekonomia Zirkularra BilbokoUdala-SPRI-Elkartenet 2026
Joanne, Iraia Mohammad eta Belatz Adaka S.coop. kooperatibako koordinatzaile eta prestatzaileekin bildu gara, Agintzari (Gizarte Ekimeneko Kooperatiba, esku-hartze sozialean eta gizarte eta hezkuntza zerbitzuen kudeaketan diharduena) kooperatibarekin hertsiki lotuta. Adakak adingabeen tutoretzapeko hainbat zentro zuzentzen ditu Bizkaian, eta, zehazki, Zornotzan kudeatzen duten zentroan 20 gazte baino gehiago artatzen dituzte. 2025eko azaroan, Bilboko Udalaren 20 ordenagailu […]
Informatika-gela berriak Baionako Etxepare lizeoan!
Iazko ekainean BilbaoEkintzak-eko 154 ekipo informatiko eman zitzaizkion Seaskari (140 Etxeapre Lizeoa + 14 Donibaneko Ikastola) eta uztailean Bilboko Udaleko beste 131, Ipar Euskal Herriko ikastola eta lizeoetan berrerabiltzeko. Pasaden astean botatako elurrak klaseak bertan behera utzi ditu. Hala ere, lizeora hurbildu diren ikasleen laguntzarekin lortu dugu irudietan ikusten duzuena eraikitzea: “Artzamendi” eta “Pagoeta” Informatika-gelak, […]